70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L L I N

Udal Planaren aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Allinibarko Udalak, 2002ko martxoaren 21eko osoko bilkuran, erabaki zuen aho batez onestea Udal Planaren aldaketa puntual bat Allinibarko Udalak berak sustatua. Aldaketaren xedea da ordenantza Udal Planari egokitzea, bai eraikigarritasun parametroei bai hiri lurzati sendotuen okupazioari dagokienez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 127.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Larrionen, bi mila eta biko apirilaren hamaseian. Alkatea, Julio Jesús Osés Osés.

Iragarkiaren kodea: A0204443