70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

96/2002 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, 2001/2002 deialdiaren barruan doktoretza tesiak egin eta doktore gradua lortzeko urte bateko sei laguntza ematen dituena.

Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du 2001/2002 ikasturtean doktoretza tesiak egin eta doktore gradua lortzeko laguntzen espedienteari loturiko gorabehera guztiak azaltzeko, bereziki ikerketa proiektua nahiko aurreratua izanik, urte baterako laguntza eskatu zuten sei pertsonari dagokienez.

Laguntza horietarako deialdia Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren maiatzaren 25eko 103/2001 Ebazpenaren bitartez onetsi zen.

Abenduaren 27ko 293/2001 Ebazpenaren bidez programa honetako laguntzak eman ziren, baina kontzesio hori behin-behinekoa izan zen, 2002. urteko aurrekontuko kontusailaren zenbatekoa jakin arte. Laguntzen behin-behineko hartzaileen artean aipaturiko sei pertsonak zeuden, tesiaren proiektua hasia baitzuten. Ebazpen hartan ezarri bezala, gastuaren zati bat 2001eko aurrekontuaren kargura ordaindu behar zen, eta horretarako, soberakinen kontusail bat onestea eskatu zen, kontzesioa behin-behinekoa zenez, hobe baitzen aurrerakinen ordainketa geroratzea.

Laguntzak behin-behinekoz eman ondoren, deialdiaren behin betiko ebazpena emateko bidea eman zuten gertaera batzuk izan ziren, ondoko hauek hain zuzen:

Bat.-Alde batetik, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak jakinarazi zuen aurrekontua 2002. urtera luzatzen zela eta "Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapen (I+G) Planerako Laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusaila 2.036.229 euroz hornitua zegoela; bestalde, jakin zen programa honen eta beste batzuen behin-behineko gastuei buruz 2001eko aurrekontuaren kargura eskatutako soberakinak ezetsi zirela.

Bi.-Behin betiko ebazpena eman zen laguntzak luzatu eta tesia egiteko lehenbiziko urterako laguntza berriak emateko programari buruz, deialdian berean ezarritako lehentasun hurrenkerari jarraikiz. Gainera, beste laguntza batzuk eman ziren beste programa batzuetarako, adibidez ikastaroak, doktoretza ondoko kurtsoak eta bi urteko ikerketa proiektuetarako luzapenak. Horrekin guztiarekin, 2000-2001 ikasturtean emandako laguntzen bigarren zatia ordaindu beharrarekin batera, agortu egin zen 2002ko kontusailean zegoen dirua.

Hiru.-Gauzak horrela, kontusaila handitzeko prozedurari hasiera eman zitzaion, behin-behinekoz emandako laguntza guztiak ordaindu ahal izateko, horien artean baitaude ebazpen honen xede direnak. Gobernuak, 2002ko martxoaren 25ean egindako bilkuran, 468.789,44 euro eranstea erabaki zuen, eta hortaz, kontusailaren kreditu bateratua 2.505.018 eurokoa da, aipatu sei laguntza eskaerak aintzat hartzeko modukoa, alegia.

Azkenik, bateraezintasun egoeretan egon daitezkeen onuradunei buruz deialdiaren 2.13 oinarriak ezarritako tramitea zehaztu beharra dago.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ekainaren 29ko 255/2000 Foru Aginduaren bidez ditudan eskurantzak eta Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapen (I+G) Planerako Laguntzetarako Departamentuarteko Batzordearen delegazioa erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2001/2002 ikasturtean doktoretza tesiak egin eta doktoretza gradua lortzeko laguntzak ematea. Laguntzen zenbatekoa 8.654,57 eurokoa da eta haien hartzaileak I. eranskinean ageri dira.

2. 51.927,42 euroko gastua egiteko baimena ematea, 2002ko aurrekontuko "Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapen (I+G) Planerako Laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusailaren kargura.

3. Onuradunei laguntzen lehenbiziko zatia aurrerakin gisa ordaintzeko agindua ematea. Ordainketa horien zenbatekoa (laguntzaren % 80) 41.541,96 eurokoa da.

Laguntzaren bigarren zatia hartzaileek doktore gradua lortu dutela agiri bidez frogatu eta tesiaren laburpen bat aurkezten dutenean ordainduko da, diru hornidurarik gabeko denbora luzapenetarako deialdian besterik ezartzen ez bada.

4. Deialdiaren 2.13 oinarrian, besteak beste, ondokoa finkatu zen:

"Bateraezintasuneko legezko egoera gertatuko da: laguntza emate egintzarekin, egoera emakidaren Ebazpena baino aurrekoa baldin bada. Egoera honetan dauden pertsonek egoera bata ala bestea hautatu beharko dute, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak ezartzen dituen modu eta epean.

Onuradunak laguntza mantentzea hautatzen badu, zenbatekotik kenduko da iraupenaldia hasi zenetik bateraezintasun arrazoia ezabatu bitartean iraganiko hilabeteei dagokien zati proportzionala, 2.6.e) oinarrian bildutako baztertzerako aurreikusitakoa salbu."

Deialdiaren 2.13 oinarrian ezarritakoa betetzeko, ondoko jarraibide hauek ematen dira:

2001/2002 ikasturtea bukatu ondoren, 2002ko urrian, hartzaileek bi agiri hauek aurkeztuko dituzte Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan: ikasturte horretan izan duten lan egoerari buruzko deklarazioa eta Lan Bizitzari buruzko agiria, Gizarte Segurantzaren Lurraldeko Diruzaintzak edo dagokion aseguru entitateak emana. Halaber, jakinaraziko dute bestelako laguntzarik jaso eta ikerketa proiektuetan parte hartu ote duten, eta, hala behar izanez gero, horiei buruzko ziurtagiriak aurkeztuko dituzte.

Aurkeztutako datuak azterturik, Zuzendaritza Nagusiak dagokion ebazpena emanen du eta laguntzaren bigarren zatia ordaintzeko aginduko, osorik edo parte batean, kasu bakoitzaren arabera. Edo, bestela, aurrerakin osoa edo zati bat itzultzeko agindua emanen du, eta, azken kasu horretan, hartutako laguntza galdu dela deklaratuko.

Orobat, 2002ko urrian, hartzaileek doktore titulua aurkeztuko dute, edo, bestela, tesia irakurri eta defendatzeko aurkeztu izanaren ziurtagiria nahiz aldi baterako luzatzeko eskaera. Horrela, ikerketaren amaiera justifikatu eta luzapena eskatzeko hasiera batez ezarritako epea hilabete batez luzatu da.

5. 4. idatz-zatian ezarritakoa gorabehera, hartzaileak behartuta daude edozein momentutan gertatzen diren bateraezintasun, uko edo bertan behera uzteko arrazoiak jakinaraztera.

6. Ebazpen hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Errektoreordetzara, Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa Errektoreordetzara, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzura, Goi mailako Ikasketen Atalera, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Ikerketarako Laguntzen Bulegora, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Administrazio Orokorreko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan. Laguntzetarako Departamentuarteko Balorazio Batzordekideei ere igorriko zaie.

7. Interesatuei ebazpenen honen berri ematea, banan-banan.

8. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko eta Hezkuntza Departamentuko eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko iragarki oholetan paratzeko agindua ematea.

9. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoao jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamabostean.-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

I. ERANSKINA

Onuradunen zerrenda

DOKTORETZA TESIEN 2. URTEA (EZ LUZAPENA)

18456254N

GHIRETTI, Héctor Fabián

El concepto de izquierda como categoría de lo político.

Nafarroako U.

1.440.000

8.654,57

1.152.000

6.923,66

288.000

1.730,91

29149087Z

INDURAIN ERASO, M.ª Carmen

Gender, race and class in contemporary Hollywood road movies.

Zaragozako U.

1.440.000

8.654,57

1.152.000

6.923,66

288.000

1.730,91

33448032Y

LLAMAS SAIZ, M.ª Carmen

Restricciones semánticas y pragmáticas de las metáforas. Estudio de un corpus de metáforas en español formadas a partir de términos relacionados con la técnica.

Nafarroako U.

1.440.000

8.654,57

1.152.000

6.923,66

288.000

1.730,91

33427501Z

SANCHEZ-VILLARES RUBALCABA, Juan José

Análisis radiológico, histológico y microvascular del efecto de las ondas de choque de alta y baja energía sobre cartilago de credimiento fisario. Estudio experimental en tibiofibula de conejo.

Nafarroako U. Publikoa

1.440.000

8.654,57

1.152.000

6.923,66

288.000

1.730,91

25462793E

SANZ SAHAGUN, Cristina

Café: Aroma/Evolución de la calidad del café a lo largo del tiempo de almacenamiento. Determinación de compuestos volátiles y parámetros sensoriales.

Nafarroako U.

1.440.000

8.654,57

1.152.000

6.923,66

288.000

1.730,91

33428304N

ZABALETA ARREGUI, Idoya

El mercado de trabajo: un enfoque de equilibrio general aplicado a la economía española.

Nafarroako U. Publikoa

1.440.000

8.654,57

1.152.000

6.923,66

288.000

1.730,91

GUZTIRA:

8.640.000

51.927,42

6.912.000

41.541,96

1.728.000

10.385,46

Iragarkiaren kodea: A0205728