70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

68/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Nafarroako enpresa nazioartera ateratzeko Planaren barneko hainbat laguntzetarako deialdia egiten duten 46/2002, 47/2002 eta 48/2002 Foru Aginduak, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emanak, aldatzen dituena.

46/2002 Foru Aginduak, apirilaren 4koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emanak, deialdia egin zuen Kanpoan Ezartzeko Programaren laguntzak emateko, Nafarroako enpresa nazioartera ateratzeko 2002ko Planaren barruan.

47/2002 Foru Aginduak, apirilaren 4koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emanak, deialdia egin zuen Sustapen eta Finkatze Programaren (PROMEX) laguntzak emateko, Nafarroako enpresa nazioartera ateratzeko 2002ko Planaren barruan.

48/2002 Foru Aginduak, apirilaren 4koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emanak, deialdia egin zuen Nazioartera Ateratzeko Laguntza Zerbitzuetarako eta Kanpo Merkataritzaren arloko Profesional Gazteen Poltsarako laguntzak emateko, Nafarroako enpresa nazioartera ateratzeko 2002ko Planaren barruan.

Hiru deialdi hauetan, onuradunen gainean diharduen oinarrian, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga edo Lizentzia Fiskalaren tarifak onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeko I. Eranskineko Lehen Atalean jasotako sailkapenaren arabera, 845. epigrafeko jardueran aritzen direnak ez ziren sartu.

Beste aldetik, komenigarri jo da 47/2002 Foru Aginduak onesten duen deialdian, sustapen ekintza zehatzetarako gastua enpresendako lagungarri izatea.

Horiek horrela:

AGINDU DUT:

1. Gainerako baldintza guztiak bete eta, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga edo Lizentzia Fiskalaren tarifak onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeko I. Eranskineko Lehen Atalean jasotako sailkapenaren arabera, 845. epigrafeko jardueran aritzen diren enpresak onuradun izaten ahal dira Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emandako 46/2002, 47/2002 eta 48/2002 Foru Aginduek deitutako laguntzetan.

2. Sustapen eta Finkatze Programan, 47/2002 Foru Aginduaren bitartez onetsitako laguntzetarako deialdian, ondoko aldaketa hauek onetsi dira:

2.1. Sustapen ekintza zehatzetarako gastuak lagungarri izanen dira enpresendako, eta 3.1.f) atal bat gehitzen da, honela dioena:

"3.1.f) Sustapen ekintza zehatzak.

Salmenta puntuetan eginiko sustapenak, dastaketaldiak, desfileak eta erakustaldi teknikoak.

Hurrengoak besterik ez ditu hartzen: lokalen errenta, lokalak egokitzea, salgaiak garraiatu eta muntatzea, agentzia antolatzailea, enpresaz kanpoko langileak (muntatzaileak, laguntza-emaileak...) eta, makinak eraman behar izanez gero, enpresako langileak ere bai".

2.2. Halaber, sustapen ekintza zehatzetarako laguntzak ezartzeko, 4.1.f) atal berria gehitzen da:

"Sustapen ekintza zehatzak.

Dirulaguntza gastuen %50 bitartekoa izanen da eta gehienez ere 12.000 euro."

2.3. Enpresek egindako sustapen ekintza zehatzetan, deialdiaren zazpigarren eta bederatzigarren puntuek eskabideen aurkezpenari eta ordainketari buruz ezarritakoaz gainera, egiaztagiriei ondoko hauek erantsiko zaizkie:

-Ekintzaren agiri grafikoak.

-Diruz lagungarri diren zerbitzuak enpresa eskatzaileak berak zuzenean kontratatu beharrean antolaketa agentzia baten bitartez kontratatu baldin baditu, zerbitzu horien fakturak eta ordainketaren frogagiriak.

3. Aldaketa hauek ukitzen dituzten enpresek Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren apirilaren 5eko 46/2002 eta 47/2002 Foru Aginduetako deialdien laguntzak eskatzen ahal dituzte Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egunetan, aipatu Foru Aginduan ezarritako epean eta moduan. 48/2002 Foru Aginduko deialdiaren laguntzetarako, eskabideak haren arau oinarrietan ezarritako epean eta moduan aurkeztuko dira.

4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Foru honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontaturik.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hiruan.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: a0205975