70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

61/2002 EBAZPENA, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko lehendakariak emana, suhiltzaileen lanerako 400 galtza erosteko gastua baimendu eta lehiaketa bidez eta presako tramitazioz esleitzeko espedienteari hasiera ematen diona. Berrogeita zortzi mila eta hogeita zortzi (48.028) eurotan erosiko dira.

Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren Partzuergoak lizitaziorako dei egin du, suhiltzaileen lanerako 400 galtza erosteko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: suhiltzaileen lanerako 400 galtza erostea.

-Esleitzeko prozedura: irekia.

-Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

-Tramitazioa: presakoa.

-Lizitazio prezioa: 48.028 euro.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena.

-Proposamenen aurkezpena: Partzuergoaren Erregistro Orokorrean, (Aralar kalea, 1, 31002 Iruña), iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturalera arte.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita seigarren eguneko 12:00etan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena aztergai daude, lehiatzaileen eskura, Iruñeko Aralar kaleko Suhiltzaileen parkean. Proposamen teknikoaren eta ekonomikoaren ereduak oinarrien pleguan ageri dira.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko lehendakaria, Alfredo González Echarren.

Iragarkiaren kodea: A0206199