70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

606/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 31koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruñeko hegoaldeko sarbideak, Cordovillako tartea (2+400 kp.tik 3+700 kp.ra)" lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Iruñeko hegoaldeko sarbideak, Cordovillako tartea (2+400 kp.tik 3+700 kp.ra)" lanak kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

-Esleitzeko prozedura eta modua: irekia/lehiaketa.

-Kontrataren aurrekontua: 2.847.117,78 euro.

-Egiteko epea: bederatzi (9) hilabete.

-Kontratisten sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, f) kategoria.

-Proposamenen aurkezpena: 2002ko uztailaren 15a arte, egun hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko oina, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua aztertu nahi izanez gero, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3-3. oina, Iruña) 948-427456 telefonora, edo http:// www.cfnavarra.es/obraspublicas webgunean kontsultatu.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko toki-egunak: 2002ko uztailaren 26an, eguerdiko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duenak, ......................... J/A, adinez nagusiak, ..........(e)ko ........... kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ......... ordezkatuz), "Iruñeko hegoaldeko sarbideak, Cordovillako tartea (2+400 kp.tik 3+700 kp.ra)" lanak lehiaketa bidez esleitzeko ...............(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkia, proiektu teknikoa eta lizitazio hori arautzen duten klausula administratibo partikularren plegua ezagutzen ditu eta, horrenbestez, hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela agiri horiei hertsiki jarraituz eta .......... (zenbakitan) euroren truke.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: a0206131