70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

792/2002 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emaniko Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da, ondoko arau hauei loturik:

1.-Arau orokorrak.

Deialdi honen oinarri eta ereduak honako web orri honetan kontsulta eta eskura daitezke: www.cfnavarra.es/snso/.

Deialdi hau honakoek zuzenduko dute: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, urriaren 3ko 464/2001 Foru Agindua, Osasun kontseilariak emana, zenbait lanpostutarako sarrera eta hornidura prozedurak arautu eta horietan erabili behar diren baremoak ezartzen dituena, osasun arloko langileentzako A mailakoetarakoak (A.1 eta A.2 estamentuetarakoak) salbu, eta gainerako arau osagarriak.

1.1. Deialdi honen xedea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea da

lanpostuak lan eskaintza publikoan sartuak dira eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 3an emaniko 1602/2001 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren ondorioz (2002ko urtarrilaren 25ean argitaratutako :bon,a, 11. zk.) egindako lekualdatze lehiaketan hutsik gelditua da. Destinoa Nafarroako Ospitalean du (67484 lanpostu zenbakia).

1.2. Deialdiko lanpostua sustapen txandarako da. Hala ere, nahi duten izangaiek zilegi dute deialdian parte hartzeko eskaera egin eta txanda irekian sartzea.

1.3. Sustapen txandako lanpostu hutsa bete gabe geldituko balitz hautapen probak gainditzeko eskatzen den guxieneko puntuazioa izangaiek lortu ez dutelako, txanda irekiko izangaiek beteko dute azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko 10. artikuluan xedatzen denaren arabera, honela zehazki:

a) Lehenbizikoa, hirugarrena, bosgarrena, zazpigarrena eta bederatzigarrena sustapen txanda murriztuan. Txanda horretan sartuko dira Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren edo haren erakunde autonomoen plantillako langile finkoen artetik, deialdian ateratzen denaz beste kategoria batekoak baina maila-talde berekoak edo beheragokoak, eta, betiere, igoera erregulatzeko azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 12. artikuluak eta indarra duen Lan Hitzarmena osatzen duten arauei jarraituko zaie.

Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera lehenbizikotik hasiko da, ez baita aurretik esleitutako lanposturik.

1.4. Izendapenak Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko ditu izendatuak, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenenetan adierazten diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.5. Deialdiko lanpostuak C maila edo taldekoak dira, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estamentu eta espezialitateetako izendapenetan indarra duen sailkapenaren arabera, "Osasun arloko teknikariak" estamentuan eta "Erradioterapia" espezialitatean daude sailkaturik (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berezia arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina). Lanpostuen dotazioak izanen dira urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritako lansariak.

1.6. Hautapen probak gainditu eta deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendaturiko izangaiek, funtzionario izanik lehendik afiliaturik baldin badaude eskubide pasiboen erregimenean eta osasun eta gizarte laguntzan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainerako xedapen osagarriek aipatzen duten hartan, aukera izanen dute bertan segitu edo Gizarte Segurantzan afiliatzeko.

Txanda irekitik sartu eta funtzionario egiten diren izangaiak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean afiliatuko dira eta erregimen horretan aurrikusitako babesean emanen zaie alta.

1.7. Izendatutako izangaiek destinoko herrian bizi beharko dute, eta horretarako bizilekua udalerri horretan eduki. Destinoa administrazio organo eskudunek aldatzen ahal dute.

1.8. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahal dute.

2.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Txanda irekiko izangaiak:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europako Batasuneko beste Estatu batekoa. Orobat, espainiarren eta Europako Batasuneko beste Estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero. Halaber, Europako Elkarteak sinatu eta Espainiak berretsi nazioarteko itunen aplikazio esparruan sartutako lagunek badute parte hartzeko eskubidea, haietan langileen zirkulazio librea aplikagarria bada.

b) Adinez nagusia izatea.

c) Bigarren mailako Lanbide Heziketako -Osasun Adarra- Erradioterapiaren espezialitateko titulua, Erradioterapiako goi-teknikari titulua edo baliokidea edukitzea, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako eskuratzeko egoeran egotea.

d) Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko zein psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan jarduteko gaitasuna kendua ez etena ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bazterturik ez egotea.

2.1.2. Sustapen txandako izangaiek, txanda irekiko izangaientzat adierazitakoez gain, honakoak bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitatearen edo haren erakunde autonomoen funtzionarioa, estatutupekoa edo lan-kontratatu finkoa izatea eta izangaia dagoen lanpostuan, nondik promozionatu nahi baitu, borondatezko edo behartutako eszedentzian ez egotea.

b) Deitutako lanpostuen maila edo talde berekoa edo beheragokoa izatea eta beste kategoria bat izatea.

c) Bigarren mailako Lanbide Heziketako -Osasun Adarra- Erradioterapia espezialitateko titulua, Erradioterapiako goi-teknikari titulua edo baliokidea edukitzea, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako eskuratzeko egoeran egotea, eta Administrazio Publikoetan gutxienez bost urteko antzinatasuna aitortua izatea.

2.2. Kasu guztietan, betebeharrak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean betetzen dituztela ulertuko da, eta hautapen prozedura osoan zehar izendapena bitarte haien jabe izan beharko dute.

3.-Eskabideak

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Erregistroan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39.ean aurkeztu beharko dira, edo helbide horretara bidali, gutun ziurtatuan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, edo aipatutako legezko manuan aurreikusten diren gainerako tokietako edozeinetan aurkeztu. Eskabidea aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio, eta bertan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

3.2. Eskabideari agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 18 euro ordaindu izanaren frogagiria, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko.

b) Igoera txandako izangaiek, titulazioaren jatorrizko agiriak edo kopiak, notarioak edo administrazioak konpultsatuak, eta 2.1.2. oinarrian aipatutako baldintzak.

3.3. Minusbalioren bat dutenek, behar izanez gero, egokitzapenak eskatu ahal izanen dituzte probak egiteko. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute zein minusbalio duten eta zein egokitzapen eskatzen duten. (Horrez gain, elbarri izatearen frogagiria aurkeztu beharko du, erakunde eskudunek emana).

3.4. Gainerako baldintzak lanpostua lortzen duten izangaiek egiaztatu beharko dituzte, deialdi honen 8. oinarrian aurreikusitako epean eta eran.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4.-Izangai onartuen eta baztertuen zerrendak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen Ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emateko aginduko du.

4.2. Izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean erreklamazioak egin eta egindako akatsak zuzentzen ahal dituzte.

4.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada eskumena duen organoak ebazpena emanen du eta oposizio-lehiaketako lanpostuak eman gabe gelditu direla deklaratuko. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

4.4. Erreklamazioak egiteko epea amaiturik eta horiek ebatzitakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak Ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.5. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski ebazpen honen bitartez abiatzen den prozeduran eskatu baldintzak betetzen direla onartzeko. Hautapen prozedura gainditu eta dokumentazioa aurkeztutakoan, baldintzaren bat betetzen ez bada, prozeduran parte hartzeagatik interesatuek izan ditzaketen eskubideak galduko dituzte.

5.-Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Nafarroako Bihotzaren Arlo Klinikoko Erizaintza Arloko burua.

Mahaiburu ordezkoa: Ubarmin Klinikako Erizaintza zerbitzuburua.

Mahaikidea: E.T.T.E. bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Mahaikide ordezkoa: E.T.T.E. bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Nafarroako Ospitaleko Langileen Administrazioko atalburua.

Mahaikide idazkari ordezkoa: Nafarroako Ospitaleko Langileria Kudeatzeko atalburua

Epaimahaia hautapen probak egin baino lehen eratu beharko da.

5.2. Epaimahaiaren osaera izangai onartuen eta baztertuen zerrendarekin batera jakinaraziko da.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo absolutua, behintzat, biltzen ez bada.

Epaimahaiaren eraketak balioa izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute, bai eta kideen erdiak ere, gutxienez.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak proba batzuetarako edo guztietarako aholkulari espezialistei dei egiten ahal die. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta Epaimahaiari haietan soilik emanen diote laguntza.

6.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

6.1. Deialdi honek dituen aldien ordena honakoa izanen da: lehenbizi oposizioaldia eta hurrena lehiaketaldia.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean oposizioaren ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.

6.3. Oposizioaldia eta balorazioa.

6.3.1. Oposizioaldia honako proba teoriko-praktikoa izanen da: deialdi honetako III. eranskineko gaitegiarekin zerikusia duen galdera sorta bat idatziz erantzun beharko da. Probarako gehienez ere zenbat denbora izanen den epaimahaiak ariketa hasi baino lehen finkatuko du.

6.3.2. Oposizioaldiko balorazioa honako hau izanen da:

Guztira 60 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Kanpoan geldituko dira gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.3. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiari aski iruditzen zaion beste nortasun agiriren bat aldean eraman beharko dute.

Ariketetara aurkezten ez diren izangaiak, edo Epaimahaiak ezarritako datan beren ariketa irakurtzera agerten ez direnak bazterturik geldituko dira oposizioaldian.

6.3.4. Hautapen probak egiteko, minusbalioren bat izan eta egokitzapenen bat eskatu duten izangaiei, eskabidean adierazitakoaren araberakoak eskainiko zaizkie.

6.3.5. Proba bakoitza amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean edo ariketa egin den tokian, proba gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin.

6.4. Lehiaketa eta balorazioa.

6.4.1. Epaimahaikoek lehiaketaren fasea abiatuko dute oposizioa gainditzen duten izangaiekin.

Oposizioa gainditzen duten izangaiek beren merezimenduak alegatu eta agiri bidez frogatu beharko dituzte, epaimahaikoek eskatu eta hamabost eguneko epean. Horretarako, jatorrizko agiriak aurkeztuko dituzte, edo kopia konpultsatuak, notario edo administrazio bidez, deialdian ezarri baremoaren arabera.

6.4.2. Lehiaketan, izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko dira, deialdiari erantsitako baremoen arabera (II. eranskina).

Lehiaketaren fasean 40 puntu lortu ahal izanen dira, gehienez ere, eta ez da inor baztertuko.

6.4.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den eguna arte egindakoak baino ez dira kontuan hartuko. Geroago egindako merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

6.4.4. Merezimenduen baremoaren 1. atalean azaldutako balorazioan, kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "Osasun Teknikariak" estamentuan eta "Erradioterapia" espezialitatean sailkaturik egotea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetarako izendapenen indarreko sailkapenean (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide zehatza arautzen duena; eranskina).

Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileburuak emandako ziurtagiriak aurkeztu behar dira, eta bertan nahitaez jarri behar dira datu hauek:

-Lantokia.

-Estamentua edota espezialitatea.

-Zerbitzualdiaren iraupena, zein egunetan hasi eta bukatu zen eta guztira zenbat egun izan ziren zehaztuta.

-Zerbitzuak lanaldi partzialean eman baldin baziren, azaldutakoez gain, ondoko datu hauen berri eman behar da:

a) Egunean, astean, hilabetean edo urtean egindako orduen kopurua eta emandako zerbitzuei dagokien urteko lanaldia.

b) Edo, bestela, ohiko lanaldiaren aldean zein portzentajea osatzen duten.

Zerbitzuak enpresa pribatu batean eman baldin badira, ziurtagiri horretaz gain, lan bizitzari buruzko txostena, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak emana, aurkeztu behar da.

Enpresa pribatuan emandako zerbitzuak direnean, ziurtagiri honetaz gain, izandako lanei buruzko txostena aurkeztu beharko da, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak emana.

6.4.5. Epaimahaiak noiznahi eskatu ahal izanen ditu lehiatzaileek azaldutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

6.4.6. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaien merezimenduak baloratuko ditu. Epaimahaiak inoiz ez du aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

Merezimendua azaldurik baina behar bezala frogatu gabe egonez gero, epaimahaiak interesatuei epea eman ahal izanen die akatsak zuzendu ditzan.

6.4.7. Lehiaketa fasea bukatzen denean, epaimahaiak jendaurrean azalduko du balorazioaren emaitza, hau da, izangaiek lortutako puntuazioak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki-oholean.

6.4.8. Izangaiek berreskuratu ahal izanen dituzte aurkeztutako agiriak, berariaz eskatuz gero, izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta sei hilabete igaro ondoko hilabetean, salbu eta izangairen batek erreklamazioa jartzen badu. Horrela gertatzen bada, agiriak luzaroago gorde ahal izanen dira egiaztapenak eta frogak egiteko. Arestian aipatutako epean izangaiak agiriak berreskuratzen ez baditu, berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta haien gaineko eskubidea galduko du.

7.-Azken puntuazioa.

Azken kalifikazioa lehiaketa fasearen eta oposizio fasearen puntuazioen batura izanen da.

Azken puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, oposizio fasean puntuazio handiena duen izangaia lehenetsiko da. Hala ere berdinketak irauten badu, izangai zaharrena lehenetsiko da.

8.-Probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Lehiaketa eta oposizio faseak bukatu ondoren, Epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan agertuko du probak gainditzen dituztenen zerrenda, guztira lortu dituzten puntuazioen araberako hurrenkeran, eta proposamena igorriko dio administrazio organo eskudunari, probak gainditu eta puntuazio handiena atera duten izangaiak, lanpostuak adina, izenda ditzan. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.2. Proposatutako izangaiak, izendapenerako proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo 30 egun naturaletan, agiri hauek aurkeztu beharko ditu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria, Sarrera eta Sustapen Zerbitzuan:

8.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Titulazioaren jatorrizko agiria, edo haren kopia, notario edo administrazio bidez konpultsatua.

c) Zinpeko adierazpena, eginkizun publikoetan jarduteko gaitasuna ez diotela kendu ez eten eta ez dagoela inongo herri administrazioren zerbitzutik bazterturik adierazteko.

d) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

e) Nafarroako Foru Eraentza errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua.

f) Egoitza-txartela, Europako Batasuneko herritarrentzat.

g) Egoitza-baimena eta lanekoa, Europako Batasunekoak ez diren herritarrentzat.

8.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen langile finko diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren naziotasuna eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario, estatutupeko eta lan-kontratatua dela frogatzen duen ziurtagiria, baita bere espediente pertsonaleko gainerako inguruabarrak ere.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

8.3. Eskabidean ehuneko 33ko minusbalioa edo handiagoa dutela adieraziz gero, izangaiek, aurreko agiriez gainera, minusbalioak deialdiko lanpostuan aritzea ez diela eragozten frogatu behar dute, eskumena duten balorazio eta orientazio taldeek emandako agiriaren bitartez.

8.4. Ezin izanen dute izendatu inor, baldin agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira, eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna ezertan galarazi gabe.

8.5. Aurreko atalean azaldutako kasuan, administrazio-organo eskudunak 8.1. oinarrian aipatu zerrendara joko du, oposizio-lehiaketa gainditu dutenen zerrendara alegia, eta hurren-hurrena dagoen izangaia jarriko du baztertutakoaren lekuan.

9.- Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Administrazio organo eskudunak Erradioterapiako teknikari espezialistaren (E.T.T.E.) lanpostua betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario izendatuko du, ebazpen bidez, aurreko oinarrietan ezarritakoa bete duen izangaia.

9.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izendatutako izangaiek lanpostuaren jabetza hartuko dute hilabeteko epean, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, Foru Komunitateko administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

Kasu horretan 8.5. idatz-zatiak agintzen duena eginen da.

9.4. Izangairen batek, beste administrazio batean zerbitzuak ematen egoteagatik, borondatezko eszendentzia eskatzen badu lanean hasi gabe eta jabetza hartzen duen egunetik bertatik egoera horretan dela deklaratzen bada, horren ondorioz hutsik geldituko den lanpostua ere 8.5 idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz beteko da.

9.5. Izangaietako inork ez badu gainditu oposizio-lehiaketa, organo eskudunak lanpostuak eman gabe gelditu direla deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.6. Izendapenaren gainean eragina izan dezakeen errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, oposizio-lehiaketaren deialdia, garapena edo emaitzak inpugnatzeagatik, izendapena ez da finko izanen errekurtsoak ebatzi arte, hala bide administratiboan nola administrazioarekiko auzietakoan.

10.-Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak.

10.1. 2001eko urtarrilaren 9ko Akordioan xedatutakoaren arabera prestatuko dira Oinarrizko Erradioterapiako Teknikari Espezialistak (ETTE) aldi baterako kontratatzeko zerrendak, akordio horretan onetsi baitzen Osasun Administrazioak eta AFAPNA, CEMSATSE, CC.OO, ELA, LAB, SAE eta UGT sindikatuek sinatu ituna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzeko, eta 2001eko abuztuaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (101. zk.) argitaratu.

10.2. Akordio horretan xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa bidezko deialdi honen emaitzetan oinarrituko dira aldi baterako zerrendak, irizpide hauei jarraituz:

a) Deialdi honetako hautapen probak gainditu eta lanpostua eskuratzen ez duten izangaiek lehentasuna dute aldi baterako kontratatuak izateko.

Izangai horiek, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eskabidea igorrita, kontratazio zerrendetatik kentzeko eskatzen ahal dute, kontratazio zentro edo unitate batean edo gehiagotan.

b) Aurreko atalean adierazi izangaien ondotik, oposizio-lehiaketa bidezko deialdi honetara aurkeztu eta hautapen probak gainditzen ez dituzten izangaiak jarriko dira kontratazio zerrendetan. Kasu horretan, oposizio faseko probetan lortu puntuazioak erabakiko du zer ordenatan deitu izangaiei aldi baterako kontrataziora.

c) Aurreko atalaren arabera egindako izangai zerrendari 2001eko urtarrilaren 9ko Akordioaren 2. puntuko c) atalean aipatzen diren izangaiak gehituko zaizkio, baremoan lortu puntuazioaren araberako ordenan.

10.3. Aldi baterako kontratazio zerrendak egiteko, izangaiek hiru esparru hauetako bat edo gehiago hautatu beharko dituzte:

Izangaiek zentro bakar bat aukeratuko dute A, B eta C atal bakoitzean daudenen artean. Ez da nahitaezkoa atal guztietan aukera egitea.

A atala:

f Nafarroako Ospitalea

f Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroak barne)

f Iruña eta Iruñerria

-Iruña eta Iruñerriko Osasun Etxeak

-Nafarroako gainerako Osasun Etxeak

-Larrialdietarako zerbitzuak (Iruña eta Tafalla)

-Adimen Osasuneko baliabideak (OPUak izan ezik)

f Iruñeko eta Tafallako anbulatorioak

B atala:

f Ubarmin Klinika

f Odol Bankua

f Osasun Publikoaren Institutua

f Nafarroako Iparraldeko Osasun Etxeak

C atala:

f Tuterako Osasun Barrutia

f Lizarrako Osasun Barrutia

Esparru horietako bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta luzeetarako bestea.

Iraupen laburreko kontratuak dira jardunean diren plantillako langileak ordezteko egindakoak eta, oro har, sei hilabetetik behera iraunen dutela uste denak. Halaber, lanaldi partzialeko kontratuak edo etengabeko arreta zerbitzua emateko egiten direnak edo guardiakoak, zein ere den haien iraunaldia.

Iraupen luzeko kontratuak dira lanpostu hutsak bitarteko gisa eta plantillako langileentzat erreserbatu lanpostuak betetzeko egiten direnak eta, oro har, sei hilabeteko edo gehiagoko beste edozein kontratazio.

Izangai bakoitzak bere eskaeran adieraziko du iraupen luzeko kontratazio zerrendan egoteaz gain, iraupen laburrekoan ere egon nahi ote duen.

Aipatu esparruetatik bat ere hautatzen ez dutenek oinarri honen arabera prestatutako aldi baterako kontratazio zerrendetan sartzeari uko egiten diotela ulertuko da.

10.4. 2001eko urtarrilaren 9ko Akordioan xedatutakoaren arabera arautuko da kontratazio zerrenden funtzionamendua.

11.-Errekurtsoak.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, ebazpen honen kontra, berau garatzeko ematen diren behin betiko ebazpenen kontra eta defentsarik eza eragiten duten tramite-egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izanen da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitara eman edo jakinarazten den egunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

..................... jauna/andrea, adin nagusikoa, ........... zk.ko, Nortasun Agiri Nazionalaren (edo nortasun agiri baliokidea) jabe, ...............(e)n, (...........) .......... (e)ko .......aren .....(e)an jaioa, nazionalitate .........., helbidea ...............(e)ko (.........) ............ kalean, ............................ posta kodea, ........... etxeko telefonoa eta ............. harremanetarakoa

Zure aurrean agertu eta honako hau dio:

-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ...................... izateko ...... lanpostu betetzeko deialdian, ......... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, onar dezatela eskatzen duela, ondotik aipatzen den txandan:

f Txanda irekia

f Igoera txanda

f Minusbaliotasunen bat dutenentzat gordetako txanda

-Karguan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela.

-Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez duela.

-Ez dela espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik baztertua izan, eta ez dagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

-Azterketa eskubideak ordaindu dituela deialdian ezarritako moduan, eta horren gordekina erantsi duela.

-Eskabideak aurkezteko adierazi epea amaitzean, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela. Baldintza horiek agiri bidez frogatuko dira deialdian aurreikusi epean eta moduan.

f Baduela minusbaliotasuna, eta horregatik eskatzen duela ondoko egokitzapena, adierazitako arrazoiengatik (beste orri batean zehaztuko dira minusbaliotasunaren nondik norakoak eta eskatzen diren egokitzapenak).

f Euskaraz jakitea frogatzen duela, jatorrizko agiri baten bitartez, edo notario nahiz administrazio bidez konpultsatu kopiaren bitartez.

f Onartzen duela euskarazko probetan aurkeztea.

Eskabideari erantsitako orri kopurua ...........

Horiek horrela:

Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen du.

Iruñean, 200...(e)ko ............aren ...........(e)an.

(Sinadura)

I. ERANSKINA (BIS)

................... jaunak/andreak, .............. zk.ko N.A.N.aren jabe denak eta erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) lehiaketa/oposizioaren deialdian onar dezatela eskatu duenak,

Adierazten du:

Eskatutako baldintzak betez gero, aldi baterako kontrataziorako ondoren heldu diren zerrendetan agertu nahi duela:

A atala:

f Nafarroako Ospitalea

f Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroak barne)

f Iruña eta Iruñerria

-Iruña eta Iruñerriko Osasun Etxeak

-Nafarroako gainerako Osasun Etxeak

-Larrialdietarako zerbitzuak (Iruña eta Tafalla)

-Adimen Osasuneko baliabideak (OPUak izan ezik)

f Iruñeko eta Tafallako anbulatorioak

B atala:

f Ubarmin Klinika

f Odol Bankua

f Osasun Publikoaren Institutua

f Nafarroako Iparraldeko Osasun Etxeak

C atala:

f Tuterako Osasun Barrutia

f Lizarrako Osasun Barrutia

Kontratazio luze eta laburretarako zerrendetan agertu nahi duela.

Lauki hori bete ezean, kontratazio luzeetarako zerrendan agertuko da.

Iruñean, ......(e)ko ..................aren ......(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

1. atala. Egindako zerbitzuak. Ondokoak baloratuko dira:

1. Deialdiko lanpostuaren estamentu eta espezialitatean emandako zerbitzuak, edozein Administrazio Publikorenak edo haien erakunde autonomoenak diren zentroetan: 1,8 puntu urteko.

2. Beste estamentu eta espezialitate batzuetan emandako zerbitzuak, edozein Administrazio Publikorenak diren zentroetan: 1,3 puntu urteko.

3. Lehiaketaren kategoria berean, enpresa pribatuetan egindako zerbitzuak, Gizarte Segurantzan alta hartuta eta besteren kontura kotizatuz: 0,70 puntu urteko.

Azpiatal hauetako bakoitzaren puntuazioa proportzionalki kalkulatuko da urtebetetik beherako kasuetan.

Lehenbiziko atal honengatik gehienez ere 17 puntu emanen dira.

Bateraezinak dira aurreko azpiatalengatik emandako puntuazioak, denboraldi berekoak direnean; halakoetan, handiena bakarrik emanen da.

Baremo honetan baloratu zerbitzuak urriaren 3ko 464/2001 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarri arauei jarraituz konputatuko dira.

2. atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:

Deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko:

1.-Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo kreditatutako prestakuntza ekintzetan ikasle gisa parte hartzea. Kreditu akademiko edo haren balio bereko bakoitzarengatik (10 ikastordu), 0,1 puntu. Ordu kopuru zehatzik agertzen ez denean, kreditu bateko balioa emanen zaio agiriari, eta denbora ikasturte batekoa dela dioenean, 12 kreditu kontatuko dira. Gehienez ere 10 puntu, denbora zatiak proportzionalki kalkulatuz.

Orobat, nahiz erakunde antolatzailearen beharkizuna ez bete, prestakuntza ekintzak baloratu eginen dira Administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean sartzen dira sindikatuek "Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen" barrenean antolatuak.

2.-Txosten edo komunikazioak kongresu eta jardunaldietan aurkeztea: 0,4 puntu, nazioartekoa bada, 0,3 puntu, nazionala bada, eta 0,2 puntu eskualdea edo herria soilik hartzen badu; gehienez ere 2 puntu.

3.-Administrazio edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten lan zientifikoak edo ikerketakoak egitea: 0,75 puntu, nazioartekoa bada, 0,5 puntu, nazionala bada, eta 0,2 puntu autonomia erkidegokoa bada; gehienez ere 2 puntu.

4.-Lanak aldizkari espezializatuetan argitaratzea: lehenbiziko hiru sinatzaileen artean, 0,2 puntu, gainerakoek 0,05 puntu; gehienez ere 2 puntu.

5.-Prestakuntzarako bekak edo egonaldiak: 0,1 puntu, hilabetea. Gehienez ere, 1 puntu.

6. Sektore publikoan edo unibertsitatean prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo horietan irakasle gisa parte hartzea: kreditu akademiko bakoitzeko edo 10 orduko, 0,2 puntu, gehienez ere 3 puntu; zatiak proportzionalki kalkulatuko dira. Iraupenik adierazten ez duten ziurtagiriak 2 ordukotzat joko dira.

7. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogatuta, Europako Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak direnez: 1,6 puntu, hizkuntza bakoitzeko. Hizkuntz Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiririk edo ofizialki baliokidetzat jotako titulaziorik ez bada, Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditu maila bakoitzari, gehieneko puntuazioaren bostetik bat emanen zaio.

Bateragarria da 2. eta 4. azpitatalei emandako puntuazioa, lan edo ikerketa berari edo antzekoari buruzkoa denean.

Deialdiko lanpostuan aritzeko gaitasunik ematen ez duten titulu ofizialak ez dira prestakuntzako merezimendutzat hartuko.

Atal honetan, denetara, ez da 19,8 puntu baino gehiago emanen.

3. atala. Euskaraz jakitearen balorazioa:

1. Eremu euskalduneko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatu gisa baloratu behar denean, gehienez ere % 10a gehituko zaio frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik ematen den puntuazioari.

2. Eremu mistoan, euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratu behar denean, gehienez ere % 5a gehituko zaio frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik ematen den puntuazioari.

3. Bi kasuetan, eta Hizkuntz Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiririk edo ofizialki baliokidetzat jotako titulaziorik ez bada, Hizkuntz Eskola Ofizial batean gainditu maila bakoitzari dagokion gehieneko puntuazioaren bostetik bat emanen zaio, edo Nafarroako Gobernuak antolatu ikastaroetan gainditu urrats bakoitzari, gehieneko puntuazioaren hamabitik bat.

III. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. Osasun arloa. Orokortasunak: osasun sistemaren egitura. Lege-garapena. Lantokietako Segurtasun eta Higienearen araudia.

2. Osasun publikoa: komunitateko osasuna, printzipio orokorrak. Baldintza faktoreak. Laguntza mailak: oinarrizkoa eta espezializatua. Faktore determinatzaileak osasunean. Osasun-eritasunaren prozesua.

3. Osasun ekonomia: oinarrizko printzipioak. Existentzien, biltegien eta inbentarioen kudeaketa, segurtasun arauak.

4. Argibideak eta dokumentazioa: zirkuitoak eta osasun dokumentazio kliniko eta ez-klinikoaren tratamendua. Informazioaren segurtasuna. Aplikazio informatikoak.

5. Komunikazioa: kanpoko eta barneko komunikazioa eremu profesionalean. Osasun taldea, harremanak. Eri/bezeroekiko harremanak.

6. Laguntzak erradioterapiako tekniken aplikazioan: eriari harrera egin, informatu eta prestatzea. Jarduketa irizpideak erradioterapiako tratamenduetan. Infekzioen prebentzioa, garbitasuna, desinfekzioa eta esterilizazioa. Hondakinen eliminazioa, araudia.

7. Farmakologia: kontzeptu orokorrak. Printzipio orokorrak, absortzioa, metabolismoa eta eliminazioa. Farmakozaintzako nozio orokorrak. Kontraste erradiologikoak: kontzeptuak, ezaugarriak, aplikazioa eta erreakzioa.

8. Erradiologia oinarrizkoa: sarrera, historia. irudirako erradiazioen ezaugarriak eta motak. Erradioterapian erabili ohi diren teknika erradiologikoak. Material fotosentsiblearen erabilera, errebelatzeko prozedurak. Irudi erradiografikoaren kalitatea, kondizioak, ezaugarriak eta adierazleak.

9. Erradioterapia: kanpoko erradioterapiaren eta brakiterapiaren orokortasunak, oinarriak, ezaugarriak eta eragina. Aplikazio diagnostikoak eta terapeutikoak. Erradioterapia motak. Erradioterapiaren erlazioak bestelako baliabide terapeutikoekin.

10. Erradioterapia unitateak: orokortasunak. Kokatzeko irizpideak. Oinarrizko antolakuntza. Instalazioak, ingurunearen ezaugarriak. Babes erradiologikoaren araudia. Unitatearen eta talde profesionalaren eginkizunak.

11. Oinarrizko teknikak kanpoko erradioterapian: posizioa, alineazioa. Teknika eta mota desberdinak. Elementuak eta sistemak arloak prestatzeko, konpentsatzeko, inmobilizatzeko. Babesgaiak.

12. Simulazioak: ekipoak prestatzea. Eriaren nolakotasuna baloratzea eta baliabideak aukeratzea. Inmobilizazioa. Erregistro erradiografikoak. Markajea. Neurtzeko tresnak eta prozedurak. Dokumentazioaren erregistroak.

13. Tratamendu erradioterapikoa: erreferentzi datuak. Erregistro erradiografikoak prestatzea eta egitea. Kalitatearen adierazleak.

14. Errebelatua: teknikak eta prozedurak eskuz errebelatzeko eta errebelatu automatikorako. Behar diren materialak eta baliabideak.

15. Erradioterapiari aplikatzen zaizkion oinarriak: fisikoak eta matematikoak.

16. Ekipo erradioterapikoei aplikatzen zaizkien oinarriak: elektrikoak eta magnetikoak. Materiaren izaera elektromagnetikoa.

17. Erradioaktibitatea: printzipio orokorrak eta aplikazio fisikoak. X izpien produkzioa. X izpien tutua, motak eta ezaugarriak, sorgailuak, erabilera, esposizio erradiografikoak. Segurtasun neurriak.

18. X izpiak: penetrazioaren ezaugarriak. Magnitudeak eta unitateak. Segurtasun neurriak.

19. Erradioterapia eta plangintzako ekipoak: oinarriak eta ezaugarriak. Instalazioen erabilera eta mantenimendua. Ekipo motak, teknikak, ajusteak eta erabilera egokiak. Anormaltasunak zaintzea eta atzematea.

20. Dosimetria: oinarrizko kontzeptuak. Antzematea, dosien banaketa eta neurriak. Kalitatearen adierazleak. Kontrol mekanikoak eta dosimetrikoak. Aplikazioak tratamendu mota desberdinetan.

21. Kanpoko erradioterapia, teleterapia: kontzeptu orokorrak. Teknikak, ekipoen prestaketa eta segurtasun neurriak. Eriak nola kokatu eta inmobilizatu. Parametroen ajusteak.

22. Kanpoko erradioterapia, teleterapia: kanpoko erradioterapia tratamenduak zenbait patologiatan aplikatzeko, hala nola, buru-lepokoetan, hematologian, sistema nerbiosoan, arnas aparatuan, digestio aparatuan, gernu eta ugalketa aparatuan, lokomozio aparatuan, bularreko eta azaleko neoplasietan, maiztasun handieneko haur neoplasietan eta minbizirik gabeko patologien tratamenduetan.

23. Kanpoko erradioterapia, teleterapia: erien zaintza eta euskarriaren tratamendua, maiztasun handieneko konplikazioak. Moldeen tailerra, baliabideak eta materialak, teknikak, segurtasun neurriak.

24. Brakiterapia: oinarriak eta motak. Sorburuak, ezaugarri fisikoak, ekipoak eta tresnak, material erradiaktiboaren hondakinen kudeaketa eta erabilera. Gammatekaren ezaugarriak eta eginkizunak.

25. Brakiterapiaren teknika: segurtasun neurriak eta ekipoak prestatzea. Eriak kokatu eta inmobilizatzea. Parametroak ajustatzea. Aplikazioak tratamendu interstizialetan, intrakabitarioetan, metabolikoetan, buru-lepokoetan, ginekologikoetan, esofagikoetan, bronkialetan, in vitro miaketetan. Sorburuak jartzea eta kentzea. Eriaren hondakin likidoen eta solidoen kontrola. Kontrol dosimetrikoak.

26. Babes erradiologikoa: biologiari aplikatutako erradiologiaren orokortasunak. Babes erradiologikoaren oinarrizko printzipioak, protokoloak, baliabideak eta materialak. Indarra duen erregelamentazioa. Erradiazio ionizatzaileen sorburuak eta ekipo sorgailuak. Erradiazioak antzematea eta dosimetriak. Materialaren kudeaketa eta kalitatearen kontrola prozesu horietan.

27. Laneko osasuna: Osasuna eta ingurugiroa. Segurtasuna, higienea, osasuna, arrisku faktoreak lan arloan. Babeserako neurriak. Zer egin istripurik izanez gero. Legeria eta lan harremanak.

28. Osasun legeria: Osasunari buruzko Legea. Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legea.

Iragarkiaren kodea: A0204868