70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsirik

Udalak, 2001eko abenduaren 17an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2001eko aurrekontuko aldaketa hau, jarraian zehaztuko diren kreditu gehikuntzak, kreditu bereziak eta kreditu gerakina gehitzea sartuz. Horren ondorioz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluari buruz 284.2 artikuluan xedatuarekin bat, hamabost egunean izan zen jendaurrean, iragarki-oholean eta 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2002ko martxoaren 1ean, paratuta; epe horretan ez zuen inork alegaziorik aurkeztu, eta halatan espedientea behin betikoz onetsita geratu da, honela:

A) Kreditu gehikuntzak:

1. Gastuak:

Kontusaila: 1 452 62200. Kiroldegiko obraren zuzendaritza, Raquel López Galindo arkitekto teknikoaren ordainsariak: 1.200.000 pezeta, 7.212,51 euro.

Finantziazioa:

Kontusaila: 1 38000. Grupo Escolar kaleko Hnos. Alvarez eraikinaren eraispenaren dirua itzultzea: 500.308 pezeta, 3.006,91 euro.

Kontusaila: 1 870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 699.692 pezeta, 4.205,23 euro.

2. Gastuak:

Kontusaila: 1 121 62300. Ondasun higigarri inbentariagarriak erostea: 17.041 pezeta, 102,42 euro.

Finantziazioa:

Kontusaila: 1 870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 17.041 pezeta, 102,42 euro.

A) Kreditu berezia:

Gastuak:

Kontusaila: 1 531 68200. Biltegien eraikuntza: 3.203.431 pezeta, 19.253,01 euro.

Finantziazioa:

Kontusaila: 1 870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.203.431 pezeta, 19.253,01 euro.

B) Kreditu gerakina gehitzea.

Gastuak:

Kontusaila: 1 452 62200. Kiroldegiko obraren zuzendaritza, Tellechea eta Militino arkitektoen ordainsariak: 2.329.000 pezeta, 13.997,57 euro.

Finantziazioa:

Kontusaila: 1 870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.329.000 pezeta, 13.997,57 euro.

Villafrancan, bi mila eta biko martxoaren hogeita zortzian. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0204248