III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Nafarroako Erriberagoiengo Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatea
2001eko aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik
Nafarroako Erriberagoiengo Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen batzarrak, 2001eko abenduaren 12an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen hasiera batez 2001eko aurrekontuko aldaketa bat.
Hamabost eguneko epean jendaurrean edukirik, ez zen inolako alegaziorik aurkeztu; beraz, honako aldaketa hau behin betikoz onetsi dela ulertzen da:
GASTUAK:
VI. kapitulua. Kreditua sortzea:
62302. 4 edukiontzi handi erostea: euroak 12.020,24.
II. kapitulua. Kreditua sortzea:
22707. Erabiltzen ez diren pneumatikoak deuseztea: 54.091,09 euro.
DIRUSARRERAK:
VII. kapitulua. Kapital transferentziak:
72901. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 48.681,98 euro.
87201. Diruzaintzako gerakina: 17.429,35 euro.
Azkoienen, bi mila eta biko apirilaren bederatzian. Mankomunitateburua, Santos Cerdán León.
Iragarkiaren kodea: A0204247