70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Baztango Udalak, Gobernu Batzordeak 2002ko maiatzaren 3an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Elizondoko hiri lurzoruko "Merkatuzelai" U.E. 5 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, Loperena-Portillo, Arquitectos, S.L.k 2002ko apirilean prestatua, EHAEOak 2002ko apirilaren 26an ikus- onetsia, horretarako espreski hasi den espedientean dagoena eta Baztango Udalak sustatua.

Aditzera ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabost eguneko epean, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, egungo legeetan xedatuarekin bat.

Elizondon, Baztanen, bi mila eta biko maiatzaren hamabostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0205585