70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

UD1 MB unitateko VC3 lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko alkateak maiatzaren 9an ebazpena eman zuen, hasiera batez onesteko Arangurengo Udalaren Arau Subsidiarioetako UD1 MB unitateko (Mutiloabeiti) VC3 lurzatiaren xehetasun azterlana, Navarra de Edificaciones, S.A.k sustatua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan; eta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan xedatua betez, edozein interesatuk ikusi ahalko du espedientea eta horren aurkako alegazioak aurkeztu hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Mutiloabeitin, bi mila eta biko maiatzaren hamaseian. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0205584