70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U N E T A

Ehiza barruti publikoa eratzea

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betez, aditzera ematen da Munetako Udaleko bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko.

Barrutian sartu beharreko alderdiak: Muneta, Galdio, Aramendia, Eultz, Lisako fazeriak eta San Martin de Arriako fazeria.

Munetan, bi mila eta biko maiatzaren hamaseian. Barrutiaren titularra, Javier Larramendi Gorría, Munetako alkatea.

Iragarkiaren kodea: A0205582