70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I E R R I

Allozko UE1-en mugapenaren aldaketa behin betikoz onetsirik

Udalbatzak, 2002ko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela:

Lehenbizikoa.-Allozko UE1-i dagokionez, Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batean onesteko erabakiaren izendapena zuzentzea, honela behar baitu: "Allozko UE1-en mugapenaren aldaketa hasiera batean onestea".

Bigarrena.-UE1 exekuzio unitatearen aldaketa hasiera batean onestea, planeamendu orokorrean mugatua baitago, bi unitatetan bereizirik, UE1 eta UE1.1, eta birzatiketa proiekturako uztea unitatearen zerbitzuko saneamendu sarearen edukieraren determinazioa.

Hirugarrena.-Interesatuari eta alegatzaileari erabakia jakinaraztea, jendaurrean dagoen bitartean, bidezko diren legezko ohartarazpenekin batean.

Laugarrena.-Allozko UE1-en mugapenaren aldaketa behin betikoz onesteko erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Deierrin, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian. Alkate udalburua, Pedro Jesús Lizarraga Lezaun.

Iragarkiaren kodea: A0204642