70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Soberako lurzatiaren kalifikazioa hasiera batean onetsirik

Udalak apirilaren 19ko osoko bilkura arruntean erabakita, jabari publikoaren soberako lurzatiaren kalifikazioa onetsi zen El Hoyo karrikan dauden 76,23 metro karratuetarako, gero mugakideari saltzeko.

Espediente hori hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Vianan, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0204640