70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U L E B R A S

Tulebrasko Udal Planaren aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Tulebrasko Udalak Tulebrasko Udal Planaren aldaketa puntuala onetsi zuen, hasiera batean, 2002ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran eta erregelamenduaren araberako quoruma zuela. Delako aldaketa 220, 231 eta 236. artikuluei dagokie, Las Hoyasko etxebizitzetarako eremuko eraikuntzaren baldintzen gainean, balkoiak, miratokiak eta hegalkineko gorputzak baimentzea posible izateko hartan zehazten diren baldintzetan.

Espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek udal idazkaritzan azter dezaten eta, nahi badute, behar diren alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Tulebrasen, bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan. Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.

Iragarkiaren kodea: A0204639