70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

788/2002 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio Publikoko Teknikari (Arlo Juridikoa) izateko lanpostu huts bat, lekualdatze lehiaketa bidez, Cristina Zozaya Iribarren andreari esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 20an emandako 1595/2001 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Administrazio Publikoko Teknikari (Arlo Juridikoa) izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hura 2002ko urtarrilaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ( 11. zk.) argitaratu zen.

Lehiaketara izangai bakarra aurkeztu denez, berak eskatutakoaren arabera lanpostua esleitzea egokitzen da.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu duen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Administrazio Publikoko Teknikari (Arlo Juridikoa) izateko lanpostu bat, lekualdatze lehiaketa bidez, Cristina Zozaya Iribarren andreari esleitzea. Destinoa Nafarroako Ospitalean izanen du (plantillako 68060 zenbakia).

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Izendatutako lehiatzaileak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epearen barrenean hartu behar du lanpostuaren jabetza. Aipatu epean, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Tusirmo eta Lan Departamentuko idazkari teknikoari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita zortzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0204867