70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

122/2002 FORU AGINDUA, apirilaren 25ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, "Nafarroako Liburutegi Publikoetako bazkideen erregistroa" izenarekin fitxategi informatizatu bat sortzen duena.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak datu pertsonalak dituzten fitxategi informatizatuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpekoak, arautzen ditu.

Beharrezkoa da "Nafarroako Liburutegi Publikoetako bazkideen erregistroa" izeneko fitxategia sortzea, Foru Dekretua argitaratu zenean halakorik ez baitzegoen.

Aipatu 143/1994 Foru Dekretuko 2. artikuluak xedatzen du fitxategien ezaugarriak aldatu eta bertan behera utziko direla, eta fitxategiak sortu ere bai, fitxategiaren ardura duen unitatea zer Departamenturen menpe edo zer Departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren Foru Aginduaren bidez.

Horrenbestez, Liburutegien Atalaren txostena ikusirik,

AGINDU DUT:

1. 143/1994 Foru Dekretuko 2. artikulua betez, "Nafarroako Liburutegi Publikoetako bazkideen erregistroa" izeneko fitxategia sortzea.

a) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak.

Nafarroako Liburutegi Publikoetan agirien mailegua, kontsulta eta informazioa ahalbidetzea. Liburutegietako jardueren gaineko eskutitzak eta oharrak igortzeko bideak paratzea. Liburutegi zerbitzuaren azterketa estatistikoaren eta ebaluazioaren oinarria izatea"

b) Ukituriko pertsona eta taldeak.

Nafarroako Liburutegietako zerbitzuak erabili nahi dituen edozein herritar.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Datuak interesatuak berak edo bere lege ordezkariak emanen ditu galdetegi idatzi edo elektroniko baten bitartez.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak.

Identifikazio datuak:

.N.A.N./I.F.Z.

.Izen-abizenak

.Helbidea (Postakoa, Elektronikoa)

.Telefonoa

.Sinadura

.Erregistro pertsonalaren Zenbakia

.Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak:

.Jaioteguna

.Sexua

e) Datu pertsonalen lagapena.

Fitxategian biltzen diren datuak ez zaie interesatuari ez beste inori laga edo jakitera emanen, ez pertsonari ez entitateari, eta haiekin ez da nazioarteko transferentziarik eginen.

f) Fitxategiaz arduratuko den unitate organikoa.

Foru Agindu honen xede den fitxategiaren arduraduna Liburutegien Atala izanen da, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

g) Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.

Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko tokia Liburutegien Atala izanen da, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

h) Segurtasun neurriak.

Behe mailakoak izanen dira.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru Agindu hau igortzea Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikora eta Liburutegien Atalera, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko Datuak Babesteko Atalera.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita lauan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0205972