70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

85/1999 FORU DEKRETUA, irailaren 22koa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentua osatzen duten unitate administratiboetan eskaintzen den zerbitzu publikoak etengabe egokitu behar du gure gizartearen egoera aldakorrera, bere dituen helburuak eraginkortasunez betetzez gero.

Departamentuaren egituran egindako aldaketak direla-eta beharrezkoa da Foru Dekretu hau onestea, xedapen bakar batean bildurik geldi dadin orain artean irailaren 13ko 364/1999 Foru Dekretuak eta ekainaren 19ko 228/2000 Foru Dekretuak esaten zena.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko apirilaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen Orokorrak

1. artikulua. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, zerbitzu hauek izanen ditu:

-Idazkaritza Teknikoa.

-Giza Baliabideen Zerbitzua.

-Inbertsio Zerbitzua.

-Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzua.

-Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzua.

-Euskara Zerbitzua.

-Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzua.

-Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzua.

-Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzua.

-Kultur Ekintza Zerbitzua.

-Ondare Historikoaren Zerbitzua.

-Liburutegi Zerbitzua.

-Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzua.

-Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzua.

2. artikulua. 1. Inbertsio Zerbitzua, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzua, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzua, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzua, Euskara Zerbitzua, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzua eta Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzua Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian sartu dira.

2. Kultur Ekintza Zerbitzua, Liburutegi Zerbitzua eta Ondare Historikoaren Zerbitzua Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian sartu dira.

3. Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzua eta Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzua Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian sartu dira.

4. Idazkaritza Teknikoa eta Giza Baliabideen Zerbitzua Departamentuko kontseilariari atxiki zaizkio.

II. KAPITULUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak

3. artikulua. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak honako hauek dira:

-Hura osatzen duten zerbitzuen buru izatea.

-Zerbitzu horien jarduera sustatzea eta koordinatzea.

-Kontseilariak bere esku uzten dituenak.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako ahalmen eta eginkizunak.

2. ATALA

Zerbitzuen eginkizunak

4. artikulua. Inbertsio Zerbitzuaren eginkizunak honako hauek dira:

-Hezkuntzako azpiegiturako obren plangintza egitea, burutzea eta kontrolatzea.

-Hezkuntzakoa ez den azpiegiturako obren plangintza, burutze eta kontrolerako ematen zaizkion lanak egitea.

-Ikastetxe eta egoitzen mantentze lanetaz eta hezkuntza beharretara egokitzeaz arduratzea.

-Departamentuaren menpeko ikastetxe eta zerbitzuen ekipamendu planak egitea, burutzea eta kontrolatzea.

-Toki entitateei hezkuntza arloko obrak eta inbertsioak egiteko eta ekipamendua erosteko ematen zaizkien dirulaguntzak kudeatzea.

-Aurretik esandako eginkizunei dagozkien espediente administratiboak luzatzea.

-Indarra duten xedapenek esleitutako beste edozein edo helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

5. artikulua. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren eginkizunak honako hauek dira:

-Ikastetxe publikoei eguneroko funtzionamendurako kredituak ematea eta horiek kudeatzea, eta behar bezala aplikatzeko laguntza teknikoa eskaintzea.

-Unibertsitatekoak ez diren hezkuntza mailak dituzten ikastetxe pribatuekin izenpetutako hezkuntza itunak eta ikastetxe horiei emandako dirulaguntzak kudeatzea.

-Udalei, beren menpean dituzten eskola kontzentrazioen eta beste ikastetxe publiko batzuen funtzionamendurako dirulaguntzak ematea proposatzea eta haiek kudeatzea, inbertsio, obra eta ekipamendurako dirulaguntzak kenduta.

-Ikastetxeak eratzeko, funtzionamenduan jartzeko, aldatzeko eta hesteko baimen espedienteen gaineko txostena egitea, tramitatzea eta proposatzea.

-Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren menpeko ikastetxeak erabiltzeko bidezkoak diren baimenak kudeatzea eta proposatzea.

-Ikasketa beka eta dirulaguntzen deialdiak proposatzea, kudeatzea eta kontrolatzea.

-Eskola garraio eta jantokien zerbitzu osagarrietarako deialdia egiteko, kudeatzeko eta kontrolatzeko proposamenen plangintza egitea eta prestatzea, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren lankidetzaz.

-Ikastetxeetako eskolaz kanpoko jarduerei dagozkien deialdiak prestatzea eta haiek erabakitzeko proposamena egitea.

-Ikasleen eta ikasleen gurasoen elkarte eta federazioei laguntzak emateko deialdiak kudeatzea eta proposatzea.

-Aurretik esandako eginkizunei dagozkien espediente administratiboak luzatzea.

-Indarra duten xedapenek esleitutako beste edozein edo helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

6. artikulua. Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren eginkizunak honako hauek dira:

-Indarra duen hezkuntza sistemak lege aldetik behar duen garapena ikertzea eta proposatzea.

-Ikasketa eta antolaketa arloko arautegia prestatzea.

-Estatuko zein autonomietako hezkuntza administrazioek onesten duten arautegia erregistratzea, katalogatzea eta artxibatzea.

-Ikasketa planak irakaskuntza arautuaren erregistroan sartzea.

-Irakaskuntzako lanpostuen katalogoa prestatzea.

-Titulu akademiko eta profesionalak emateko proposamenak tramitatzea eta ebaztea.

-Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

-Ikasketa eta Espezialitateen Erregistroaz, eta Diploma eta Tituluen Erregistroaz arduratzea.

-Lanbide Heziketako ikasketen antolamendua garatzea.

-Lanbide Heziketako tituluak Nafarroako produkzio arloari egokitzea.

-Heziketa zikloen eskaintza produkzio arloari egokitzea.

-Ikasketa horien baitan, beste administrazio, erakunde, entitate eta enpresa batzuekin lankidetza eta koordinazio loturak ezartzea.

-Lanbide Heziketa oinarri hartuta, Nafarroako Gobernuko Enplegu Plana, Plan Teknologikoa edo erakunde mailako edozein ekimen betetzen laguntzea.

-Lanbide Heziketaren esparruan berriztapen proiektuak egitea.

-Lanbide Heziketako irakaskuntzarekin zerikusia duten argitalpen proiektuak diseinatzea eta kudeatzea.

-Lantokietan prestakuntza jarduerak antolatzea eta programatzea Lanbide Heziketako ikasleendako.

-Lantokietan prestakuntza ematen duten entitateen katalogoa prestatzea eta egunean mantentzea.

-Lanbide Heziketa Arautuko espezialitateetan titulua erdietsi duten ikasleak lan-munduan nola sartu diren ikustea eta haien jarraipena egitea.

-Langileen eta langabetuen prestakuntzaren arloan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko lanbide heziketako ikastetxeetarako jarduketa ikerketa eta proposamenak egitea.

-Lanbide heziketaren eskariari dagokionez, industria eta produkzio sektoreek dituzten beharrak aztertzea.

-Lanbide Heziketa irakasten duten irakasleendako Urteko Prestakuntza Plana diseinatzea eta kudeatzea.

-Lanbide Heziketarekin zerikusia duten nazioarteko proiektuak sustatzea eta haietan parte hartzea.

-Europako Batasunak Lanbide Heziketako ikasketen arloan egiten dituen ekintzetan parte hartzea.

-Lanbide-kualifikazioak identifikatzeko metodologia diseinatzea.

-Lanbiderako prestakuntza-mailarik loturik, lanpostuetan behar diren gaitasun profesionalak identifikatu eta definitzea.

-Lanbiderako gaitasunak aztertu eta atzemateko ikerlanak egitea.

-Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren eskumenen barrenean, kualifikazio berrien sorrera edo bilakaeraren ondoriozko titulazio berriak (lanbide-hizketa arautukoak) diseinatu edo aldatzea.

-Lanbide heziketa eta berrikuntzari loturiko zentroen bidez sektore teknologiko aitzindariak garatzea.

-Lanbide Heziketako zentro integratuen garapena bultzatzea.

-Aurretik esandako eginkizunei dagozkien espediente administratiboak luzatzea.

-Indarra duten xedapenek esleitutako beste edozein edo helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

7. artikulua. Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuaren eginkizunak honako hauek dira:

-Unibertsitatez kanpoko ikasketen maila eta modalitateetako eduki akademikoak prestatzea eta eguneratzea.

-Hezkuntzako berriztapen programak eta saiakuntza proiektuak proposatzea, onestea, burutzea eta ebaluatzea, beste zerbitzu batzuen lankidetzaz.

-Ikasliburu eta ikasmaterialen baimena proposatzea.

-Dauden baliabide didaktikoen ezagutza eta zabalkundea erraztea.

-Irakasleen prestakuntza beharrak zehaztea, egiazko egoeraren eta hezkuntza sistemak eragindako aurreikuspenen arabera.

-Irakasleen prestakuntza plana prestatzea eta burutzea, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuarekin koordinatuta.

-Irakasleendako laguntza zentroak eta baliabide zentroak kudeatzea eta koordinatzea.

-Oinarrizko prestakuntzaz eta etengabekoaz arduratzen diren ikastetxe eta erakunde unibertsitarioekin eta irakasleen hobekuntzaren ardura duten beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenak egitea eta horien jarraipena burutzea.

-Irakasleei prestakuntzarako beharrezkoak dituzten laguntzak emateko deialdiak egitea eta kudeatzea.

-Koordinatu eta laguntza ematea ikastetxeen orientazio lanari eta, bereziki, Orientazio Departamentuei eta Hezkuntzarako Laguntza Unitateei.

-Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleez arduratzeko behar diren jarduketak programatzea eta proposatzea.

-Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa kudeatzea.

-Eskolaz kanpoko jarduerei dagozkien deialdiak prestatzea eta horien ebazpena proposatzea.

-Ikasle etorkinei edo etorkinen seme-alabei kasu egiteko jarduerak programatu eta sustatzea, betiere dibertsitatea aintzat hartuz.

-Kulturaniztasuneko hezkuntzaren arloan dihartuten entitate eta erakunde ofizialekin edo iniziatiba sozialekoekin lankidetzan edo koordinazioan aritzea.

-Eskolaz kanpoko jarduerei buruzko deialdien ebazpena prestatu eta proposatzea.

-Helduen Oinarrizko Hezkuntzari dagokionez, uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuak ezarritakoak.

-Aurretik esandako eginkizunei dagozkien espediente administratiboak luzatzea.

-Indarra duten xedapenek esleitutako beste edozein edo helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

8. artikulua. Euskara Zerbitzuaren eginkizunak honako hauek dira:

-Hizkuntza arloko laguntza ematearren eskolako hezkuntza jarduerak, kulturalak bereziki, programatzea eta burutzea.

-Euskararen edo euskarazko irakaskuntzaren berariazko eduki akademikoak aztertzea, Departamentuko gainerako Zerbitzuekin koordinatuta.

-Haur, lehen eta bigarren hezkuntzan eta helduenean euskararen edo euskarazko irakaskuntzarako erabiltzen diren ikasmaterial osagarriak prestatzea eta zabaltzea.

-Plangintza orokorraren arabera euskararen edo euskarazko irakaskuntzan aritzen ahal diren ikastetxeetako pedagogi baliabideak koordinatzea.

-Hizkuntza ereduak ebaluatzea, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren lankidetzaz.

-Euskararen edo euskarazko irakaskuntzarako ahalmen edo gaitasun tituluak tramitatzea, eta haiek eskuratzeko probak sustatzea.

-Euskarazko irakasleen hobekuntza ikastaroen plangintza egitea eta haiek burutzea, Departamentuko gainerako zerbitzuen lankidetzaz.

-Helduendako ikastetxeak koordinatzea, bai birziklatzekoak, bai euskalduntze eta alfabetatzekoak ere.

-Aurretik esandako eginkizunei dagozkien espediente administratiboak luzatzea.

-Indarra duten xedapenek esleitutako beste edozein edo helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

9. artikulua. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu unibertsitatez kanpoko ikasketen esparruan:

-Hezkuntza Administrazioak ezarri planen arabera, Foru Komunitateko hezkuntza sistema ebaluatzea. Horretarako, Nafarroako Gobernuak onetsi eta baimendutako ikastetxeen, zerbitzuen, programen eta hezkuntza jardueren antolaketa, funtzionamendua eta emaitzak aztertuko eta baloratuko dira.

-Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Kalitate eta Ebaluazioaren Institutu Nazionalean eta estatuko zein nazioarteko ebaluazio ikerketetan duen partehartzea koordinatzea eta bideratzea.

-Pedagogia eta antolaketaren ikuspuntutik, titulartasun publiko zein pribatuko ikastetxeen funtzionamendua kontrolatzea, gainbegiratzea eta horien gaineko aholkua ematea.

-Ikastetxeetan, hezkuntza sistemari dagozkion legeak, erregelamenduak eta indarra duten gainerako xedapenak betetzen direla begiratzea eta, hala ez bada, ikastetxe horien jarduna indarra duen arautegira egokitzea eskatzea.

-Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatuetan eta hezkuntza zerbitzu eta programetan, baita horien langileengan ere, kontrol eta gainbegiratze administratiboa egitea.

-Irakaslanaren eta ikastetxeen funtzionamenduaren hobekuntzan laguntzea, baita hezkuntza erreforman eta pedagogi berrikuntzan ere.

-Arauzko bideak erabilita, Hezkuntza Administrazioak sustatzen edo baimentzen dituen hezkuntza programa eta jardueren gaineko informazioa ematea, beti ere agintari eskudunak hala eskatzen badu edo bere eginkizunen jardunean ezagutzen badu.

-Hezkuntza komunitateko sektoreei aholkua, orientazioa eta informazioa ematea, beren eskubideak erabiltzeari eta beren betebeharrak betetzeari dagokionez. Halaber, irizpide desberdinak izateagatik edo adostasun eza dagoenean, gatazka izateko arriskua denean, bitartekari lana egitea eta, hala behar denean, arazoa konpontzeko proposamena egitea edo beste alternatiba batzuk eskaintzea.

-Ondokoetan parte hartzea: batzordeetan, juntetan eta epaimahaietan, bereziki hezkuntzako kidego eta espezialitateetan sartzekoetan, tituluak erdiesteko ohiz kanpoko probetan, eta heziketa zikloetan eta unibertsitatean sartzekoetan.

-Aurretik esandako eginkizunei dagozkien espediente administratiboak luzatzea.

-Indarra duten xedapenek esleitutako beste edozein edo helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

10. artikulua. Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuaren eginkizunak honako hauek dira:

-Unibertsitateaz besteko irakaskuntzaren etapa guztietaneta hizkuntza eskola ofizialetan atzerriko hizkuntzen irakaskuntza eta ikasketa sustatzea.

-Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzaren arloan esperientzia berritzaileen segimendua sustatu eta egitea.

-Atzerriko hizkuntzetako irakasleen prestakuntza hobetu eta hizkuntzarekiko gaurkotzea eskaintzeko jarduerak antolatu eta horietan laguntzea, atzerrian egindako ikastaro eta egonaldien bitartez.

-Atzerriko hizkuntzak irakasteko programa eta material didaktikoei buruzko aholkuak ematea eta irakasleei laguntzeko material didaktikoak sortzea.

-Ikasle-trukeen, atzerriko egonaldien eta eskolaz kanpoko jardueren bitartez hizkuntzen ikasketa funtzionala erraztea.

-Europako hezkuntza programak kudeatzea.

-Araubide bereziko irakaskuntza artistikoak bultzatu eta sustatzea.

-Araubide orokorreko irakaskuntzen etapa guztietan, kontserbatorioetan eta udalen musika eskoletan musikaren hezkuntza garatzen laguntzea.

-Informazio eta komunikazio teknologiako materialak erosterakoan aholku ematea eta Inbertsio Zerbitzuari laguntzea tresneria informatiko edo ikus-entzunezko, komunikazio sistema eta informazio-teknologia eskuratzeko planak eta irizpideak finkatzen.

-Interneterako sarbidea eskaintzea ikastetxeei.

-Departamentuaren eta ikastetxeen arteko informazio trukea eta komunikazio sistemak kudeatu eta mantentzea, baita tresneria informatikoa ere.

-Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuarekin batera irakasleentzako TIC prestakuntza-jarduerak garatzea eta teknologia berriak baliabide didaktiko gisa erabil daitezen bultzatzea.

-Eskolako estatistika egitea.

-Indarra duten xedapenek esleitutako beste edozein edo helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

3. ATALA

Atalak

11. artikulua. Inbertsio Zerbitzuaren atalak hauek dira:

-Obra eta Ekipamendu Atala.

-Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze Lanetarako Atala.

12. artikulua. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren atalak hauek dira:

-Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atala.

-Ikasketetarako Laguntzen Atala.

13. artikulua. Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren atalak hauek dira:

-Ikasketak Antolatzeko Atala.

-Lanbiderako prestakuntzen Atala. Nafarroako Prestakuntzen Institutua.

-Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atala.

-Lanbide Heziketa eta Enpresaren Atala.

14. artikulua. Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuaren atalak hauek dira:

-Hezkuntzaren Berriztapen eta Sustapenerako Atala.

-Dibertsitateari eta kultur aniztasunari kasu egiteko Atala.

-Irakasleen Hobekuntzako Atala.

15. artikulua. Euskara Zerbitzuak atal bakarra izanen du:

-Euskararen Didaktika eta Sustapenaren Atala.

16. artikulua. Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuaren atalak hauek dira:

-Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Atzerriko Hizkuntzen Atala.

-Teknologia Berrien Atala.

17. artikulua. Atal horiek, Zerbitzuko zuzendariaren agindupean, hark ematen dizkien eginkizunak bete beharko dituzte.

III. KAPITULUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak

18. artikulua. Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak honako hauek dira:

-Hura osatzen duten zerbitzuen buru izatea.

-Zerbitzu horien jarduera sustatu eta koordinatzea.

-Kontseilariak bere esku uzten dituenak.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako ahalmen eta eginkizunak.

2. ATALA

Zerbitzuen Eginkizunak

19. artikulua. Kultur Ekintza Zerbitzuaren eginkizunak honako hauek dira:

-Arte eta kultur jarduera sustatzea, babestea eta zabaltzen laguntzea.

-Zabalkunde programak antolatu eta burutzea musikan, antzerkian, letretan, dantzan eta arte eszenikoetan, plastikoetan, ikusmenezkoetan, folklorean eta beste edozein adierazpen artistiko eta kulturaletan.

-Arte sormena bultzatzea bere adierazbide guztietan.

-Arte eta kultur gaietako prestakuntza jarduerak antolatzea eta interesatuek haiekin parte har dezaten laguntzea.

-Jarduera artistiko eta kulturalak egiteko dirulaguntzak kudeatzea.

-Nafarroako entitate artistiko eta kulturalekiko hitzarmenen izenpetzea kudeatzea, eta hitzarmen horiek indarra duten bitartean haien segimendua egitea.

-Toki entitateek sustatutako kultur programazioei lagundu eta koordinatzea.

-Toki entitateetako kultur teknikarien eta kultur agenteen prestakuntzan laguntzea.

-Toki entitateetako kultur jarduera garatzeko azpiegituren eraikuntzan edo ekipamenduan laguntzea eta aholku teknikoa ematea.

-Liburu, aldizkari, inprimaki, entzuteko material, ikus-entzunezko material, multimedia eta kultur esparruko bestelakoen argitalpena kudeatzea.

-Kulturaren esparruan argitaletxeen iniziatibei laguntzea, argitalpenak sustatuz.

-Argitalpenen trukeak egitea Departamentuaren eta antzekoen artean.

-Indarra duten xedapenek esleitutako beste edozein edo helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

20. artikulua. Liburutegi Zerbitzuaren eginkizunak honako hauek dira:

-Bibliografi ondarea babestu, zaindu, antolatu eta ezagutaraztea.

-Nafarroako herri liburutegiek amankomunean dituzten zerbitzuak planifikatu eta kudeatzea.

-Nafarroako Liburutegi Nagusia kudeatu eta teknikoki zuzentzea.

-Nafarroako Herri Liburutegien sarea kudeatu eta teknikoki zuzentzea.

-Liburutegietako langileen prestakuntza teknikoa planifikatu eta erraztea.

-Herri liburutegietako informazio sistemak planifikatu eta erraztea.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezartzea herri liburutegietan.

-Herri liburutegiak kudeatzeko toki entitateekin sinatutako hitzarmenen segimendua egitea.

-Legezko Gordailua administratu eta Nafarroako Bibliografia antolatzea.

-Liburutegien arloko lankideratzarako, beste administrazio publiko batzuekin eta entitate edukatibo eta kulturalekin sinatuak dauden hitzarmenen segimendua egitea.

-Herri liburutegiak eraikitzeko laguntzak kudeatu eta horien segimendua egitea.

-Herri liburutegietako lokalak jantzi eta altzariak jartzea.

-Herri liburutegiak hornitzea hauetaz: fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak, elektronikoak, multimedia, edo beste edozein euskarritakoak.

-Liburutegien zerbitzuez baliatzeko prozesu teknikoak eta prozedurak normaltzea.

-Indarra duten xedapenek esleitutako beste edozein edo helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

21. artikulua. Ondare Historikoaren Zerbitzuaren eginkizunak honako hauek dira:

-Ondare historikoa babestea, kontserbatzea, katalogatzea eta ezagutaraztea, hots, haren adierazpen artistiko, arkeologiko, paleontologiko, antropologiko, etnografiko, linguistiko eta dokumentalak eta antzeko izaerakoak.

-Interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedienteak tramitatzea.

-Nafarroako Gobernuaren ondasun historiko higiezinak kontserbatzea, mantentzea eta berritzea.

-Ondare historikoaren kontserbazio eta babeserako irizpide teknikoak ezartzea.

-Multzo, ondasun historiko higiezin eta ondasun arkeologiko edo higigarrietan edo horien inguruetan eragina duten herrilan proiektu guztien aginduzko txostenak eta lotesleak ematea, eta Nafarroako Gobernuaren beste zerbitzu batzuekin koordinatzea, bakoitzari dagozkion eskumenen arabera.

-Ondare higiezin eta higigarria ikuskatzea, indarra duen legeriak ezarritako eran.

-Ondare higiezinaren kontserbazioa eta ondasun higigarrien berrikuntza, bai eta ondare horretako ondasunetan hirugarrenek burututako berrikuntza lanen ikuskapen teknikoa ere.

-Nafarroako kultur ondarearen kontserbazioa eta babesa sustatzea, indarra duen legerian aurreikusitako ekintzen bidez, eta ondasun higiezinen eta lan artistikoen kontserbaziorako eta kanpaina arkeologiko nahiz artxibo historikoen hobekuntzarako ezartzen diren laguntzen kudeaketaren bidez.

-Nafarroako Gobernuaren ondare higiezin eta higigarriaren agiritegi dokumental eta teknikoak eratu, mantendu eta kontsultarako antolatzea.

-Erriberriko hargintza tailerra zuzentzea.

-Nafarroako Gobernuaren Museoak eta bere fondoak zuzentzea eta kudeatzea, eta berenak dituzten kontserbazio, gehitze, ezagutarazte eta hedatze programak burutzea.

-Museoekin eta bisita daitezkeen bildumen arduradunekin lankidetza hitzarmenak ezarri eta jarraipena egitea.

-Indusketa eta prospekzio arkeologikoetarako baimenak tramitatu eta proposatzea, eta, hala behar balitz, baita burutzea ere.

-Urteko erakusketa plana egitea.

-Interes kulturaleko ondasunei buruz Hezkuntza eta Kultura Departamentuak sustatzen dituen programa guztietan parte hartzea.

-Ondare arkitektonikoaren obretako proiektuak eta zuzendaritza lana egitea.

-Nafarroako Gobernuko monumentuen kudeaketaren plangintza egitea, kontratatzea eta gainbegiratzea.

-Aurretik esandako eginkizunei dagozkien espediente administratiboak luzatzea.

-Indarra duten xedapenek esleitutako beste edozein edo helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

3. ATALA

Atalak

22. artikulua. Kultur Ekintza Zerbitzuaren atalak hauek dira:

-Kultur Jardueren Atala.

-Liburu eta Argitalpen Atala.

23. artikulua. Liburutegi Zerbitzuaaren atalak hauek dira:

-Nafarroako Liburutegi Nagusiaren Atala.

-Liburutegien Sarearen Atala.

24. artikulua. Ondare Historikoaren Zerbitzuaren atalak hauek dira:

-Arkitektura Ondarearen Atala.

-Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atala.

-Agiritegi eta Dokumentu Ondarearen Atala.

25. artikulua. Atal horiek, Zerbitzuko zuzendariaren agindupean, hark ematen dizkien eginkizunak bete beharko dituzte.

IV. KAPITULUA

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Zuzendaritza Nagusiaren Eginkizunak

26. artikulua. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak honako eginkizun hauek izanen ditu:

-Bere menpeko zerbitzuen buru izatea.

-Zerbitzu horien jarduna sustatu eta koordinatzea.

-Kontseilariak esleitzen dizkionak.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako ahalmen eta eginkizunak.

2. ATALA

Zerbitzuen Eginkizunak

27. artikulua. Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuaren eginkizunak honako hauek dira:

-Departamentuak unibertsitateko irakaskuntza eta ikerketa gaietan dituen eskumenak programatzea, kudeatzea eta aurrera eramatea.

-Departamentuaren izenean, goi mailako irakaskuntzaren arloan Estatuko gainerako administrazio eta entitateekiko harremanak koordinatzen parte hartzea, bai eta Nafarroan dauden unibertsitaeekin ere; ikerketa zientifiko eta teknikoko jarduerak erabakitzen, jarraitzen eta ebaluatzen dituzten organoetan ere parte hartzea.

-Fakultate, Goi Mailako Eskola Tekniko, Unibertsitate Eskola eta Unibertsitate Institutuak sortzeari eta desagertzeari buruz Departamentuak eginarazten dizkion azterlanak, bere eskumenen esparruan.

-Nafarroak unibertsitateen arteko programetan parte har dezan bultzatzea (Espainiako, Europako eta nazioarteko bestelako programetan).

-Nafarroako Gobernuak ikerketa zientifikoak sustatzeari, bultzatzeari eta koordinatzeari buruz bere gain uzten dituen jarduketak bultzatu eta aurrera eramatea.

Unibertsitate Zabalpenerako deialdiak eta beste unibertsitate batzuekiko protokoloak egitea.

-Gainerako zerbitzuekin elkarlanean aritzea unibertsitatekoak ez diren mailetako irakasleen prestakuntza eta hobekuntza planak prestatzen eta betetzen.

-Nafarroako Goi Mailako Irakaskuntzari buruz eta unibertsitateen ekonomi eta finantza araubideari buruz Departamentuak eginarazten dizkion azterlan eta txostenak, bere eskumenen esparruan.

-Nafarroako komunitate zientifikoaren partaidetza sustatzea eta laguntzea, prestakuntza eta ikerketa zientifiko eta teknikoko programa nazional eta komunitarioetan.

-Aurretik esandako eginkizunei dagozkien espediente administratiboak luzatzea.

-Indarra duten xedapenek esleitutako beste edozein edo helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

28. artikulua. Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuaren eginkizunak honako hauek dira:

-Foru Komunitateko Administrazio Publikoen hizkuntz politika aztertu eta ebaluatzea.

-Hizkuntza politikaren arloan jarduteko plan orokorren proiektuei buruzko txostenak prestatzea, hala eskatzen zaionean.

-Hizkuntz politikaren arloan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen artean, azterketak egin, koordinatu eta, kasua bada, aholku emateko organo gisa aritzea.

-Nafarroako Toki Administrazioei eta Nafarroan kokatzen diren Estatuko Administrazioei aholku ematea, hizkuntza politikaren arloko jarduketa planak prestatzeko orduan.

-Euskararen eta Europako Batasuneko erabilera ofizialeko beste hizkuntza batzuen egoera soziolinguistikoari buruzko azterlan, ikerlan eta lan estatistikoak egiteko proposamenak luzatzea, haiek koordinatzea eta, beharrezkoa denean, baita horrelakoak egitea ere.

-Euskararen eta Europako Batasuneko erabilera ofizialeko beste hizkuntza batzuen ikerlan soziolinguistikoak sustatu eta argitaratzea.

-Nafarroako komunitate zientifikoari laguntzea euskarari eta Europako Batasuneko erabilera ofizialeko beste hizkuntza batzuei buruzko prestakuntza eta ikerketa programa nazional eta nazioartekoetan parte har dezan.

-Beste Entitate eta Administrazio Publiko batzuekin batera euskara eta Europako Batasuneko erabilera ofizialeko beste hizkuntza batzuk garatzeko programa eta jarduerak sustatu, finantzatu eta antolatzea.

-Nafarroako komunikabide publikoetan zein pribatuetan euskararen erabilera sustatzea eta faboratzea.

-Foru Komunitateko toki-izenen arloan, indarra duen legeriarekin bat jokatzea.

-Zuzendaritza Nagusiak bere dituen aferen kudeaketa administratibo eta ekonomikoa egitea.

-Indarra duten xedapenek esleitutako beste edozein edo helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

3. ATALA

Atalak

29. artikulua. Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak atal hau du bere egituran:

-Goi mailako Ikasketen Atala.

30. artikulua. Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuak atal hau du bere egituran:

-Hizkuntza Garapenerako Atala.

31. artikulua. Atal horrek, Zerbitzuko zuzendariaren agindupean, hark ematen dizkion eginkizunak bete beharko ditu.

V. KAPITULUA

Giza Baliabideen Zerbitzua

32. artikulua. Giza Baliabideen Zerbitzuaren eginkizunak honako hauek dira:

-Departamentuko zentro eta programek giza baliabideen arloan dituzten beharrak kudeatzea eta administratzea.

-Departamentuko langileen araubide juridikoaren arloko gaiak tramitatzea.

-Departamentuaren menpeko zentro eta programetako langileen erregistroak eta gainerako dokumentazioa kudeatzea.

-Lanpostuak betetzeko deialdiak tramitatzea.

-Izendapen, lanpostu hartze, destino, kargu-uzte eta langileen gainerako inguruabarrak tramitatzea.

-Langileen nominak eta Gizarte Segurantzan egindako kotizazioen likidazioak egitea.

-Hartzekoen ordainketa espedientea tramitatzea.

-Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin behar diren koordinazio-bideak ezartzea.

-Langileen arloko arauzko xedapenenen eta administrazio ebazpenen aurreproiektuak egitea, baita lizentzia eta baimenei buruzkoa ere.

-Zerbitzuaren egintza eta xedapenen kontra egindako erreklamazioei buruzko tramiteak, txostena eta ebazpen proposamenak egitea.

-Langileen bateraezintasunen araubidea aplikatzea.

-Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan aritzea, langileen arloan Foru Komunitateko Administrazioa eta haren erakunde autonomoak ukitzen dituen negoziazio kolektiborako estrategia komunak ezartzerakoan.

-Akordio eta hitzarmen kolektiboen proiektuak aztertzea eta horien gaineko txostena egitea.

-Erakunde eskudunei laneko altak eta bajak proposatzea.

-Lan absentismoa ikuskatzeko urteko plana burutzea, baja/alta agirien jarraipena eta kontrola egitea eta, behar den erakundeak proposamena egin ondoan, bajan dauden langileen etxera bisitak egitea.

-Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruz indarra duen arautegian ezarritako eginkizunak eta, bereziki, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko 31. artikuluan eta Aurrea Hartzeko Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuko III. Kapituluan aurreikusitakoak.

-Prebentziozko jarduketaren planak eta programak diseinatzea, aplikatzea eta koordinatzea.

-Langileen segurtasuna eta osasuna uki ditzaketen arriskuzko faktoreen ebaluazioa, Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko 16. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

-Lehentasunak zehaztea prebentziozko neurri egokiak hartzerakoan eta horien eraginkortasuna begiratzea.

-Langileen informazioa eta prestakuntza.

-Lanak sortutako arriskuei dagokienez, langileen osasuna begiratzea.

-Aurretik esandako eginkizunei dagozkien espediente administratiboak luzatzea.

-Indarra duten xedapenek esleitutako beste edozein edo helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

33. artikulua. Giza Baliabideen Zerbitzuaren atalak hauek dira:

-Langileri Atala.

-Nomina eta Gizarte Aseguruen Atala.

-Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala.

34. artikulua. Atal horiek, Zerbitzuko zuzendariaren agindupean, hark ematen dizkien eginkizunak bete beharko dituzte.

VI. KAPITULUA

Idazkaritza Teknikoa

35. artikulua. Idazkaritza Teknikoaren eginkizunak honako hauek dira:

-Departamentuko zerbitzu administratibo eta orokorrek egoki funtzionatzeko behar den guztia xedatzea.

-Departamentuko zerbitzuek proposatutako administrazio espedienteak tramitatzea.

-Departamentuaren antolakuntzaren gaineko azterketak egitea eta haren egitura organikoaren funtzionamendua kontrolatzea.

-Administrazio prozedurak hobetzeko eta perfekzionatzeko behar diren aldakuntzak proposatzea eta administrazio zirkuituak razionalizatzeko neurriak proposatzea.

-Departamentuko inprimakiak normalizatzea.

-Departamentuko dokumentazioaren sarrera-irteeren erregistroa eta bere esku uzten diren erregistroak kudeatzea.

-Departamentuko aurrekontuen aurreproiektua tramitatzea.

-Aurrekontuen exekuzioa kontrolatzea.

-Dirusarrera eta ordainketen espedienteak tramitatzea.

-Departamentuko organuei aholkularitza juridiko eta teknikoa ematea.

-Manatzen zaizkion izaera orokorreko xedapenei eta hitzarmen eta akordioei buruz txostena egitea eta haiek tramitatzea, bai eta Departamentuak proposatutakoak ez izan arren bere eskumenetan edo funtzionamenduan eragina izan dezaketen xedapenei buruz ere txostena egitea.

-Departamentuaren egintza eta xedapenen kontra jarritako errekurtso administratiboak ebazteko proposamenak egitea.

-Laguntza juridikoa eskatzen duten organo eta batzordeen idazkaritza lana egitea.

-Administrazio unitateen alderdi funtzional, pertsonal eta materialak ezarrita dagoen ekonomi eta administrazio araubideari egokitzen ote zaizkion kontrolatzea.

-Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren kudeaketa herritarrei ezagutarazi eta horren argibideak emateko sistema informatikoak planifikatzea eta garatzea.

-Hezkuntza eta/edo kultura izaerako Fundazioen gaineko Protektoratuarekin zerikusia duten izaera juridikoko eginkizunak gauzatzea.

-Jabetza Intelektualaren Erregistroaren kudeaketarekin zerikusia duten izaera juridikoko eginkizunak gauzatzea.

-Jabetza Intelektualarekin, hezkuntza eta/edo kultura izaerako Fundazioen araubidearekin eta agintzen zaizkion beste edozeinekin zerikusia duten alderdien gaineko txosten juridikoak prestatzea.

-Aurretik esandako eginkizunei dagozkien espediente administratiboak luzatzea.

-Maiatzaren 16ko 50/1984 Foru Dekretuak Idazkaritza Teknikoei ematen dizkien guztiak.

-Indarra duten xedapenek esleitutako beste edozein edo helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

36. artikulua. Idazkaritza Teknikoaren atalak hauek dira:

-Araubide Administratiboaren Atala.

-Araubide Juridikoaren Atala.

-Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atala.

37. artikulua. Atal horiek, idazkari teknikoaren agindupean, hark ematen dizkien eginkizunak bete beharko dituzte.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditu dira irailaren 13ko 364/1999 Foru Dekretua eta ekainaren 19ko 228/2000 Foru Dekretua, baita foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak ere, batez ere Hezkuntza eta Kultura kontseilariak uztailaren 20an eman zuen 291/2001 Foru Agindua.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Foru Dekretu honetan xedatutakoa betetzeko behar diren aurrekontu aldaketak eginen ditu.

Bigarrena.-Hezkuntza eta Kultura kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Hirugarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0204742