68. ALDIZKARIA - 2002ko Juneren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

811/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, "Aragoiren eta Iratiren arroko ibaien antolamendu hidraulikoa eta ibai horiek gainezka egitean urak hartzen ahal dituen zonen mugapenaren azterketa" presako lehiaketa irekiaren bitartez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Aragoiren eta Iratiren arroko ibaien antolamendu hidraulikoa eta ibai horiek gainezka egitean urak hartzen ahal dituen zonen mugapenaren azterketa" kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: "Aragoiren eta Iratiren arroko ibaien antolamendu hidraulikoa eta ibai horiek gainezka egitean urak hartzen ahal dituen zonen mugapenaren azterketa" kontratatzea.

-Adjudikatzeko era: presako lehiaketa bidez eginen da adjudikazioa.

-Lizitazio prezioa: gehienez ere 604.840 eurokoa izanen da, BEZa barne.

-Egiteko epea: hamasei hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: proposamenak Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, Alondegi kalea, 1-2.a, Iruña, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamahirugarren egun naturaleko 14:30 baino lehen.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Proposamenak jendaurrean irekitzeko eguna:

3. kartazala, proposamen ekonomikoa biltzen duena, irekitzea: aurreko idatz-zatian ezarritako epea bukatu ondoko hamargarren egun naturalean.

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak Ingurumen eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuan daude (Idazkaritza Teknikoa), Alondegi kalea, 1-2. solairua, Iruña, eta Interneteko ondoko helbide honetan: http://www.cfnavarra.es/medioambiente

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita batean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ........... J/A, adinez nagusia, ...... NAN, .......(e)ko ........... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ......... ordezkatuz, ....... IFZ, ........(e)ko ........... kalea), ........ lanak lehiaketa bidez adjudikatzeko prentsan argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula tekniko eta administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei segituz eta .......... (zenbakiz) ........... euroren truke.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0205730