68. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E U L A T E

Ameskoa-Eulateko Zaharren Egoitzako ekipamenduaren erosketa prozedura irekiaren bitartez kontratatzeko lehiaketa publikoa deuseztua

Eulateko Udalak, 2002ko maiatzaren 16ko osoko bilkuran, ondoko lehiaketa deuseztea erabaki zuen, baldintzen pleguan transkripzio akats bat bazelako: Ameskoa-Eulateko Zaharren Egoitzako ekipamenduaren erosketa prozedura irekiaren bitartez kontratatzeko lehiaketa publikoa, 2002ko maiatzaren 3an, 54. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratu baitzen. Orobat, beste deialdi bat onestea erabaki zuen, presakoa eta aurreko akatsak zuzenduko dituena.

Eulaten, bi mila eta biko maiatzaren hogeian. Alkatea, Pablo García de Eulate García de Eulate.

Iragarkiaren kodea: A0205649