68. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, García Galdeano I.P. berritzeko obretarako

Alkatetzak 2002ko maiatzaren 15ean eman ebazpenaren bitartez, lizitaziorako deia egiten da, García Galdeano I.P. berritzeko obrak kontratatzeko. Hona hemen baldintza orokorrak:

Kontratuaren xedea: García Galdeano I.P. berritzeko obrak.

Adjudikatzeko bidea: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa, tramitazio arrunta.

Enpresaren sailkapena: C taldea, 4 eta 9. azpitaldeak, a kategoria.

Aurrekontua: 196.205,49 euro.

Obrak egiteko epea: obrek erabat bukatuta egon beharko dute gehienez ere ehun eta hogei egun naturaletan.

Proposamenak aurkeztea: eskaintzak Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaletan, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan zehazten direnak. Agiri horiek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obra bulegoan (Merkatuko kalea, 11, 3.).

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ............., NANa: .........., helbidea: ............., (gehi jakinarazpenerarako Iruñean dagokeen beste helbide bat: ................) bere izenean ez bada, hau ordezkatuz: ........., IFZ: ........, telefonoa: ......., faxa: ......., García Galdeano I.P. berritzeko obren proiektuaren, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri izanik, lan horiek osorik egiteko hitza ematen dut, aipatu agiriek diotenari hertsiki lotuz eta zenbateko honen truke: ......... (letratan) ........... (letratan) ............. euro, eta epe honetan: ....... egun natural (letratan).

(Eguna eta entitatearen sinadura eta zigilua)

Iragarkiaren kodea: a0205630