65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R A T E

2002ko aurrekontua hasiera batez onetsirik

Kontzejuak, 2002ko apirilaren 20an egin osoko bilkuran, legeak eskatu gehiengoaz, hasiera batez onetsi zituen 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak; hona laburpena, kapituluka:

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta beste dirusarrera batzuk: 402,68 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: euroak 3.155,32.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 9.375,74 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak eta kapital-gastuak finantzatzen dituzten beste dirusarrera batzuk: 450,76 euro.

Dirusarrerak, guztira: 13.384,50 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.-Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 7.146 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: euroak 240,40.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 5.998,10 euro.

Gastuak, guztira: 13.384,50 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat, aipatu aurrekontuak ikusgai egonen dira Kontzejuko idazkaritzan, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritar edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Aipatu epean ez bada alegaziorik aurkezten, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, esandako arau horietako artikuluek xedatuarekin bat.

Leraten, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian. Kontzejuko burua, Joaquín Goñi Aramendía.

Iragarkiaren kodea: A0204729