65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I B I L T Z I E T A

2002ko aurrekontua hasiera batez onetsirik eta 2001eko kontuak onetsirik

Ibiltzietako Kontzejuak, 2002ko martxoaren 22an egin bilkuran, erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

1. Hasiera batez onestea 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, Kontzejuko idazkaritzan, behar diren ondorioak izan ditzan. Jendaurreko aldian alegaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da.

2. 2001eko ekitaldiko kontuak onetsi dira; jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 305. artikuluan xedatuarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Ibiltzietan, bi mila eta biko apirilaren hamahiruan. Kontzejuko burua, Pedro María Esandi Sanz.

Iragarkiaren kodea: A0204728