65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I K A Z T E L U

E D I K T U A

Udal honek, 2002ko martxoaren 25ean egin bilkuran, legeak eskatu quorumaz, herrilurretako lurzati baten desafektazioari buruzko espedientea onetsi du; hau da lurzatia:

-516. lurzatia, 8. poligonoa, Mainete alderdian dagoena, 12.655 metro karratukoa; helburua da ematea lurzati pribatu batzuen truke, katastroan Antonio Galdiano Lázaroren izena duten lurzati hauen truke, hain zuzen:

-1. poligonoa, 1072. lurzatia, Santa Luciako dermioan, 376,36 metro karratuko azalera duena.

-1. poligonoa, 1073. lurzatia, Santa Luciako dermioan, 256,20 metro karratuko azalera duena.

-1. poligonoa, 1200. lurzatia, Argongako dermioan, 2.531 metro karratuko azalera duena.

Trukearen helburua da kirol instalazio berrien azpiegituran hobekuntzak egitea.

Espedientea ikusgai egonen da, hilabeteko epean, Udalaren idazkaritzan, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak egin ahal daitezen, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140.3.b) artikuluan eta, horren pareko denean, alegia, Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduko 144. artikuluan xedatuarekin bat.

Deikaztelun, bi mila eta biko apirilaren hamabian. Alkatea, Carmelo Salvatierra.

Iragarkiaren kodea: A0204727