65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Maite González Fernández andreari, azken helbide ezaguna Promociones Bijoya, S.A.n baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 694/01 zehapen espedientearen ildoan.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2001eko urriaren 15ean, 8:45ak aldean, salaketa paratu zitzaion 3395-BHK ibilgailuari, Ermitako kalea-Faustino Garralda kaleen artean oinezkoen pasabidearen gainean bete-betean aparkatzeagatik, hartatik pasatzea eragotziz, eta hori arau-hauste larria da 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluaren arabera.

Maite González Fernández interesatuari kargu plegua igorrita, Iruñeko Tutera kalean, 17-behean, baitu helbidea, alegazioak aurkeztu zituen behar den moduan eta epean, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen, zeren eta uste baita Zirkulazioari buruzko Erregelamenduan (13/1992) argi aipatzen dela oinezkoendako pasabidean aparkatzea hura erabat okupatuz debekatuta dagoela.

Bestalde, larrien artetik graduaziorik txikiena aplikatu da.

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/1990 Legearen 7. artikuluak 68.2 artikuluarekin bat xedatzen duenari jarraituz, alkateari 96 euroko zehapena proposatzen zaio, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du, bere alde komenigarri juzgatzen dituen alegazioak aurkezteko eta probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0204722