65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

360/2002 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Imarkoaingo Energia Berriztagarrien Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuaren instalazioak urbanizatzeko lanen 2. aldiari dagozkion proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua onesten dituena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Imarkoaingo Energia Berriztagarrien Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuaren instalazioak urbanizatzeko lanen 2. aldiari dagozkion proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua kontratatzeko.

-Mota: lehiaketa.

-Xedea: Imarkoaingo Energia Berriztagarrien Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuaren instalazioak urbanizatzeko lanak (2. aldia) egitea.

-Aurrekontua: 514.101,50 euro, BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita seigarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurrean, lizitazio iragarkian ezarritako egun-orduetan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren zortzian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0205441