65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1231/2002 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Mues herrian Odron errekako ur-emaria neurtzeko estazioa egiteko lanak presako lehiaketaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lizitaziorako dei egin du, Mues herrian Odron errekako ur-emaria neurtzeko estazioa egiteko lanak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: Mues herrian Odron errekako ur-emaria neurtzeko estazioa egiteko lanak kontratatzea.

-Esleitzeko era: presako lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: gehienez ere 196.667,41 euro, BEZa barne.

-Egiteko epea: lau hilabete.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: proposamenak Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, Iruñeko Alondegi kaleko 1eko bigarren oinean, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamahirugarren egun naturaleko 14:30 baino lehen.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Jendaurrean irekitzeko eguna:

3. kartazala, proposamen ekonomikoa biltzen duena, irekitzeko eguna: proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko hamargarren egun naturala.

Administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Teknikoan daude, Iruñeko Alondegi kaleko 1eko bigarren oinean eta http://www.cfnavarra.es/medioambiente interneteko helbidean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamaseian.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, .............. J/A, adinez nagusia, ...... NAN, .......(e)ko ........... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ......... ordezkatuz, ....... IFZ, ........(e)ko ........... kalea), ........... lanak lehiaketa bidez esleitzeko prentsan argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula tekniko eta administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei jarraituz eta ........... (zenbakiz) ........... euroren truke.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: A0205599