65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena

Funesko Udalak ondoko erabakia hartu zuen 2002ko apirilaren 25eko osoko bilkuran:

Hasierako onespenaren iragarkia 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2002ko martxoaren 25ekoan, argitaratu ondoren, ez da alegaziorik aurkeztu horretarako eman ziren 15 egun baliodunetan. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan eta arloko gainerako xedapenetan xedatutakoari jarraikiz, Udalak behin betikoz onetsi du Juan José Fernández Estarriaga jaunak sustaturiko xehetasun azterlana, Funesko A.S.etako 3.3.A unitateari dagokiona.

Funesen, bi mila eta biko apirilaren hogeita seian. Alkatea, José Luis Díaz Díaz.

Iragarkiaren kodea: A0204707