III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E T X A U R I
1. sektorea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena
Udal honek, 2002ko martxoaren 15ean egin bilkuran, honakoa erabaki zuen:
"Ikusirik Etxauriko arau subsidiarioetako 1. sektorea birzatitzeko proiektuari buruzko espedientea, osoko bilkurak 2002ko urtarrilaren 29an onetsi baitzuen hasiera batez, eta jendaurreko tramitea haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Hirigintzako Kudeaketaren Erregelamenduaren 110 eta 111. artikuluetan ezarritakoarekin bat, Udal honek erabaki du:
1.-Behin betikoz onestea Etxauriko arau subsidiarioetako 1. sektorea birzatitzeko Udalak sustatutako proiektua.
2.-Erabaki hau jakinaraztea ukitutako jabe guztiei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
3.-Etxauriko alkate Alexander Irujo Labiano jaunari ahalmena ematea eskritura publikoa emateko edo agiri administratiboa luzatzeko, erabakien aktetarako xedatutako baldintza eta betebeharrekin".
Etxaurin, bi mila eta biko apirilaren hogeita lauan. Alkatea, Alexander Irujo Labiano.
Iragarkiaren kodea: a0204585