65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 10ekoa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako, ekipamendu mikroinformatikoaren 4. lotearen hornidura prozedura irekiaren eta lehiaketaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 4. lotearen hornidura kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 4. lotearen hornidura eginen duen enpresa hautatzea (2002/50 espediente zenbakia).

-Izapidaketa: arrunta.

-Esleitzeko prozedura: irekia.

-Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 220.096,72 euro.

-Egiteko epea: 20 egun natural edo eskaintzan ageri dena, laburragoa bada.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2002ko ekainaren 24a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean.

-Klausulen pleguak: Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuan (Karlos III.a etorbidea, 2-behea, Iruña) bulego egun-orduetan.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2002ko uztailaren 4ko 10:00etan, Zerbitzu horretako bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamarrean.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafˆ Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0205368