65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A U R I

U.E. 5F-2 exekuzio unitateko birzatiketa proiektua behin betikoz onetsirik

Udalak, 2002ko martxoaren 15ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik U.E. 5F-2 exekuzio unitateko birzatiketa proiektuaren espedientea, 2002ko urtarrilaren 29ko osoko bilkuran hasiera batez onetsia, eta jendaurreko aldian inork ez duelarik horren aurkako alegaziorik aurkeztu, Hirigintzako Kudeaketari buruzko Erregelamenduko 110 eta 111. artikuluetan xedatuarekin bat, Udal honek

Erabaki du:

1. Behin betikoz onestea Etxauriko Arau Subsidiarioetako U.E. 5F-2 unitatea birzatitzeko proiektua, Etxauriko Udalak sustatua.

2. Erabaki hau jakinaraztea ukitutako jabeei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Etxauriko alkate Alexander Irujo Labiano jaunari ahalmena ematea eskritura publikoa emateko edo agiri administratiboa luzatzeko, erabakien aktetarako xedatutako baldintza eta betebeharrekin".

Etxaurin, bi mila eta biko apirilaren hogeita lauan. Alkatea, Alexander Irujo Labiano.

Iragarkiaren kodea: A0204580