65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

156/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 16koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 120.803,43 euroko gastua baimentzen duena Iruñeko "San Juan-Donibane" BHIrako zur lanetako zentro mekanizatu bat erosteko, presako prozeduraz.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du, Iruñeko "San Juan-Donibane" BHIrako zur lanetako zentro mekanizatu bat erosteko, honako baldintza orokorrei jarraituz:

-Mota: lehiaketa.

-Xedea: Iruñeko "San Juan-Donibane" BHIrako zur lanetako zentro mekanizatu bat erostea.

-Aurrekontua: 120.803,43 euro.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun balioduna arte, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatiaren arabera bidezko diren bitartekoen bidez.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun- orduak: jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita seigarren egun balioduneko hamabietan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko batzar gelan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Inbertsio Zerbitzuko http://www.cfnavarra.es/inversioneseducacion web gunean. Bestalde, Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan (Tel. 948-426530 eta 948-426606) jakinaraziko da non hartzen ahal diren.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamaseian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

................. j/ak, .............(e)koak, ........ ordezkatzen duenak, Iruñeko "San Juan-Donibane" BHIrako zur lanetako zentro mekanizatu bat erosteko 2002ko ......aren ...(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen iragarkiaz jabeturik, baita hura arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguez ere, konpromisoa hartzen du hura egiteko, agiri haiei hertsiki lotuz. Horretarako eskaintza hau aurkezten du:

BAKOITZAREN EMATEKO

(Eguna eta proposatzailearen sinadura)

Lote bakarra.-Zentro mekanizatua: 120.803,43 euro.

Iragarkiaren kodea: a0205721