65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T I R A P U

Arau Subsidiarioen berrikuspena hasiera batean onetsirik

Udal honek, 2002ko apirilaren 17an egin osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen:

Udal Planaren edukia betetzeko behar diren agiriak eta gainerako determinazioak ikusirik eta azterturik, Udalak, osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa eta aplikatzekoa den legeriak ezarritako quoruma dituela, erabaki du:

Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea Tirapuko Udal Planaren berrikuspena.

Bigarrena.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 106. artikuluarekin bat, udalerri osoan obra lizentziak ematea etenik gelditu dela adieraztea.

Hirugarrena.-Onespen hori jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarri ondotik.

Laugarrena.-Plana honako hauei igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115.3 artikuluko ondorioak izan ditzan: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua; Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikagai Departamentua; Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua, eta Hezkuntza eta Kultura Departamentua, denak Nafarroako Gobernuarenak, eta Iruñerriko Mankomunitatea.

Tirapun, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian. Alkate udalburua, Juan Carlos Esparza Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0204569