65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I Z I Z E

2002ko aurrekontua hasiera batean onetsirik eta 2001eko kontuak onetsirik

Izizeko Kontzejuak, 2002ko otsailaren 2an egin bilkuran, bertzeak bertze erabaki hauek hartu zituen:

1. 2002ko aurrekontu orokorra eta haren betearazpen oinarriak hasiera batean onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, Kontzejuaren idazkaritzan, behar diren ondorioak izan ditzan. Jendaurrean egon bitartean inork alegaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat ulertuko da.

2. 2001eko ekitaldiari dagozkion kontuak onetsi dira, eta jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Bitarte horretan interesatuek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezten ahalko dituzte, Nafarroako Toki Administrazioei buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Izizen, bi mila eta biko apirilaren hamahiruan. Kontzejuburua, Javier Elizalde Domínguez.

Iragarkiaren kodea: A0204566