65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S P A R T Z A

Oihan enkantea

Espartza-Zaraitzuko Udalak enkante publikoa eginen du, plegu itxiaren bidez, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra. Xabros alderdian, 845 ler gorri, 1.043,57 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 49.717,43 euro.

Proposamenak, behin-behineko fidantzatako Udalaren diruzaintzan lotearen ehuneko 2 sartu izana frogatzen duen gordekinarekin nahiz bankuko txekearekin batean, hamaborzgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen beharko dira aurkeztu, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik irekiko baitira.

Enkantea eman gabe geldituko balitz, bigarrena eginen litzateke, ehuneko 10 merkeago, hirugarren egun baliodunean, egun eta ordu beretan.

Enkantean parte hartzeko, nahitaez aurkeztu beharko da enpresaren sailkapen agiria.

Baldintzen pleguak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Espartza-Zaraitzun, bi mila eta biko uztailaren hamaseian. Alkate udalburua, Alejandro Ramírez Ramírez.

Iragarkiaren kodea: A0204565