65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

2002ko plantilla organikoa

Oibarko Udalak, 2002ko apirilaren 20an egin bilkuran, hau erabaki zuen:

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina arautzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan ezarritakoa, 2002ko plantilla organikoa eta funtzionarioen izenen zerrenda onetsi dira:

Funtzionarioak

-Idazkari 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: ehuneko 37.

-Zerbitzu anitzetako 2 enplegatu. Sarbidea: oposizioa eta oposizio-lehiaketa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: ehuneko 12. Lanpostuko osagarria: ehuneko 29,20.

-Administrari-ofizial 1. Sarbidea: oposizioa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko testu bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: ehuneko 12. Lanpostuko osagarria: ehuneko 12.

Zerbitzu anitzetako 2 enplegatuak eta administrari-ofiziala 1994ko abenduaren 1ean bilakatu ziren funtzionario, 1994ko urriaren 27an Alkatetzak eman Ebazpenaren bidez. Ebazpen hori 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 1994ko abenduaren 2an.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Jesús Garde Mozaz jauna. Idazkaria. Jaiotze-data: 51-12-27. Egoera administratiboa: jardunean. 2001-12-31n onartutako zerbitzuak: 23 urte, 11 hilabete eta 27 egun. Maila: A. Gradua: 4.

Antonio Martínez Sanzol jauna. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Jaiotze-data: 62-9-21. Egoera administratiboa: jardunean. 2001-12-31n onartutako zerbitzuak: 16 urte, 5 hilabete eta 11 egun. Maila: D. Gradua: 3. 2002ko otsailaren 22an 4. gradua eskuratu du.

Miguel Angel Aldunate Garro jauna. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Jaiotze-data: 59-9-29. Egoera administratiboa: jardunean. 2001-12-31n onartutako zerbitzuak: 16 urte, hilabete bat eta 5 egun. Maila: D. Gradua: 2.

María Josefa Erdozáin Azcárate andrea. Administrari-ofiziala. Jaiotze-data: 50-3-3. Egoera administratiboa: jardunean. 2001-12-31n onartutako zerbitzuak: 16 urte, hilabete bat eta 13 egun. Maila: C. Gradua: 2.

2002ko lan-eskaintza

-Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 2 lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez betetzekoak. D mailako zerbitzu anitzetako 2 enplegatuen lanpostuak amortizatuko dira.

Oibarren, bi mila eta biko apirilaren hogeian. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0204560