65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsita

Oibarko Udalak, 2002ko apirilaren 20an egin osoko bilkura berezian, aho batez eta legez eskatutako quorumarekin, hau erabaki zuen:

Hasiera batez onestea Udalaren 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta aurrekontuko aldaketak, hain zuzen ere, batetik, finantzaketa atxikia duten gastuetarako diruzaintzako gerakinaren kargura egindakoak eta, bestetik, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura egindakoak. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269. artikulutik 276. artikulura bitarte eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Hasierako onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko erabakia hartuko du eta ondotik aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko aldia iragandakoan.

Oibarren, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0204558