65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Jarduera lizentziaren espedientea irekita

Peca Construcciones, S.A.L. enpresak Corellako Laurel kalean etxebizitzak, garajeak eta merkataritzako lokala ezartzeko sustatutako jarduerarako eskabidea eta agiri teknikoak jaso baitira, kontuan hartuz Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko Erregelamenduaren 6.b) artikuluan ezarritakoa (1990eko 27. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 2koa),

Ebatzi dut:

1. Jarduera sailkatu horren udal espedientea tramitatzea.

2. Jarduketa hauek egin daitezela agintzea:

a) Espedientea jendaurrean jartzea Udaleko bulegoetan, 15 egunetarako. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta baita, aldi berean, Udal honetako iragarki oholean ere.

b) Jabeei, mugakide diren finketako okupatzaileei eta dagokien Kontzejuei banan-banan jakinaraztea zer epe duten eskatu den lizentziari buruzko alegazioak, bidezko juzgatzen dituztenak, aurkezteko.

c) Udaleko osasun zerbitzuei edo, halakorik ez bada, kasuko Oinarrizko Osasun Eskualdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeari txostena eskatzea, bai eta Udaleko teknikariei eta, hala badagokio, kasuko Eskualdeko Mankomunitateari.

Corellan, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian. Alkatea, Javier García Arellano.

Iragarkiaren kodea: A0204501