65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IRURTZUNGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Hasierako onespena 2002. urteko aurrekontu arruntari eta betearazpen oinarriei

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, bi mila eta biko martxoaren 6an egin bilkura arruntean, 2002ko ekitaldiko aurrekontu arrunta eta betearazpen oinarriak onetsi zituen hasiera batez

Espedientea Mankomunitatearen Idazkaritzan egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita hamabost egun balioduneko epean, nahi duten interesatuek hura aztertu eta egoki deritzoten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan espedientea behin betikoz onetsitzat joko da.

Irurtzunen, bi mila eta biko martxoaren hemezortzian. Mankomunitateburua, Fermín Escudero Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0204073