65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IRURTZUNGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko aldaketak hasiera batez onetsita

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, bi mila eta biko martxoaren 6an egin bilkura berezian, 2001eko aurrekontua aldatzeko bi espediente onetsi zituen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, honako espediente hauek aurrekontu gisa tramitatu eta onetsi behar dira, informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokionez. Beraz, Foru Lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedienteak jendaurrean egonen dira Mankomunitatearen egoitzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek edo herritarrek espedienteak aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan espedienteak behin betikoz onetsitzat joko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Irurtzunen, bi mila eta biko martxoaren hemezortzian. Mankomunitateburua, Fermín Escudero Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0204072