65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko apirilaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, 2002ko otsailaren 4ko Ebazpena osatzen duena. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuta izateko 14 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebatzi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 22an emandako Ebazpenaren bidez, Raquel Barrio Rodríguez andrea -txanda irekikoa- funtzionario izendatu da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuta lanean aritzeko. Ubarmin Klinikako lanpostu huts bat adjudikatu zaio (67284 plantilla-zenbakia).

Deialdia 1999ko irailaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (113. zk.).

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0204762