65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktuak.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2002ko maiatzaren 8ko 13:00etan, aurkeztu direla "Confederación de Empresarios de Navarra" izeneko lanbide erakundearen estatutu aldatuak ("C.E.N." anagrama du). Erakunde horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu aipatu eginkizunetan jardun eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresari elkarteak.

Aldaketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak José Luis Goñi Negrillos eta José Manuel Ayesa Dianda jaunak dira.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; zeinek honi buruz bidezko juzkatzen dutena alegatzen ahal baitute idatziz, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren zortzian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0205473