65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

794/2002 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Osasun zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Osasun Sistema Publikoan Garuneko eta Orno-muineko Kaltearen Unitatea sortu eta abian jartzeko proiektua prestatuko duen Lantalde Teknikoa sortzen duena.

Nafarroako 2001-2005eko Osasun Planarentzat lehentasuna dute Osasun Sisteman bihotz-garun-hodietako eritasunek, neurodegeneratiboek eta istripuek, hark esku hartzen duen eremuetan.

Eritasun horiek dira maizenik sendatzeko moduko ondorioak dituen kalte neurologikoaren eragile. Alde horretatik, adierazi beharra dago garuneko eta orno-muineko traumatismoak, garun-hodietako istripuak, bihotz-gelditzearen ondoko garuneko anoxia, infekzioak eta tumoreen ondorioak direla maizenik sendatzeko moduko erien diagnostiko neurologikoak.

Ondorio horiek sendatzea funtsezko helburua da Osasun Planarentzat, zainketa bermatzeko.

Bestalde, Ubarmin klinika da gaur egun horrelako laguntza bideratu behar duen zentroa, Osasun Sistema Publikoaren barrenean kalte neurologikoak jotako eria zaintzen eta teknika errehabilitatzaileak aplikatzen duen eskarmentua ikusita, gero eta handiagoa denez horrelako laguntzarako eskaera.

Horrenbestez, beharrezkoa da erreferentziako unitate bat izatea, baita protokolo egokiak ere, sendatzeko moduko ondorio neurologikoak dituzten eriak zaintzeko.

Aipatu proiektuari heltzeko asmotan, eta Osasun kontseilariak irailaren 6an 229/99 Foru Aginduaren bidez emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Ubarmin klinikan, Garuneko eta Orno-munineko Kaltearen Unitatea abian jartzeko proiektua prestatuko duen Lantalde Teknikoa osatzea, erreferentziako unitatea izan dadin Nafarroako Osasun Sistema Publikoan.

2.-Hasiera batez, profesional hauek osatuko dute Lantalde Teknikoa:

Fernando Boneta Beorlegui jauna.

Santiago Martínez Gorostiaga jauna.

Javier Tirapu Ustarroz jauna.

Juana Urra Mariñelarena andrea.

Tomás Izco Cabezón jauna

Gurutze Galán García andrea.

Marifé Idoate Cervantes andrea.

Lantalde Teknikoak beste aditu batzuk sartu ahalko ditu, esku artean dituen lanak aurreratu ahala sortzen diren beharren arabera.

3.-Lantalde Teknikoaren eginkizuna da Nafarroako Osasun Sistema Publikoan, Ubarmin klinikan kokatuko den Garuneko eta Orno-muineko Kaltearen Unitatea antolatu eta abian jarriko duen proiektua prestatzea.

Halaber, hobetzeko proposamenak prestatuko ditu sendatzeko moduko ondorioak dituen kalte neurologikoaz arduratzeko, Osasun Sistemaren maila eta mekanismo guztietan.

4.-Taldeak 2002ko ekainaren 30a baino lehen amaitu beharko ditu bere lanak, Osasun Departamentuari proiektu bat aurkezteko.

5.-Ebazpen honen berri eman interesatuei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: A0205370