I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
578/2002 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektore jaunak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko titulazio berrietako Komunikazio Optikoen Laborategirako, Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegirako eta Informatika Ikasgeletarako ekipamendu mikroinformatikoaren erosketa adjudikatzen duena, C0008/02 espedientea.
Ekainaren 16ko Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuen gaineko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluak ezartzen duena betez, publikoki jakinarazten da ezen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak eman duen 578/2002 Ebazpenaren bidez, ondoko kontratu hau adjudikatu dela:
-Helburua: Ekipamendu mikroinformatikoa.
-Adjudikazio modua: Lehiaketa publiko irekia, premiazko tramitazioarekin.
-Adjudikazioaren prezioa:
1 zk.ko multzoa: 41.200,30 euro
2 zk.ko multzoa: 52.104,88 euro
3 zk.ko multzoa: 30.902,40 euro
-Adjudikaziodunak:
1 zk.ko multzoa: GE Capital Information Technology Solutions, S.L.
2 zk.ko multzoa: Comercial Mecanográfica Navarra
3 zk.ko multzoa: Comercial Mecanográfica Navarra
Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.
Iragarkiaren kodea: A0205480