65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategi Berria hartuko duen eraikinaren Oinarrizko proiektua eta obraren zuzendaritza fakultatiboaren %20a Marisa Saenz Guerra andreari eta Vicente Saenz Guerra jaunari adjudikatzen dizkiena.

Ekainaren 16ko Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluak ezartzen duena betez, jakinarazten da ezen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak eman duen 2002ko maiatzaren 7ko ebazpenaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Helburua: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategi Berria hartuko duen eraikinaren Oinarrizko proiektua prestatzea eta obraren zuzendaritza fakultatiboaren %20an parte hartzea.

-Adjudikatzeko modua: Publizitaterik gabeko prozedura negoziatua.

-Adjudikazioko prezioa: 177.237,46 euro.

-Adjudikaziodunak: Marisa Saenz Guerra andrea eta Vicente Saenz Guerra jauna.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren zazpian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0205444