65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O D I E T A

Odietako Udaleko administrari-ofizial lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko deialdia. Izendapen proposamena

Odietako Udalaren Zerbitzuan aritzeko administrari-ofizial euskaldun bat, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoan, hartzeko deialdia onetsi zen Alkatetzaren 2001eko urriaren 30eko ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2001eko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 19koan. Haren 8. oinarrian xedatutakoa betez, epaimahai kalifikatzaileak izendapen proposamena aurkeztu du Miren Jaione Mariezcurrena Baleztena andrearen alde, bera baita puntuaziorik hoberena lortu duen izangaia.

Erripan (Odieta), bi mila eta biko maiatzaren bederatzian. Alkate udalburua, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: A0205400