65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E T A U T E N

Obra lizitazioa

-Xedea: "Metautengo hornidura eta saneamendu sareak eta zoladura berritzea" obra.

-Egiteko epea: sei hilabete.

-Esleipen bidea: lehiaketa, prozedura irekia, tramite arrunta.

-Lehiaketarako aurrekontua: 264.001,43 euro, BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: Metautengo Barrutiko Udalaren erregistro orokorrean, astelehen eta asteazkenetan, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu biak arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita sei egun naturaleko epean, administrazio klausula partikularren pleguan ezarritakoaren arabera.

Proposamenak postaz ere bidaltzen ahal baitira, hala egiten duenak posta bulegoan igorpena noiz egin zuen egiaztatu beharko du, behar den ordezkagiriaren bidez. Orobat eta epearen barnean, proposamena bidali duela egiaztatu beharko dio kontratazio organoari, fax (948/540 139) edo telegrama bidez. Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik. Nolanahi dela ere, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamar egun igarotakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

-Onarturiko proposamen ekonomikoak eta proposamen teknikoa noiz ireki: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamar egun naturalen buruan, eguerdiko ordu bat eta erdietan.

-Eskabide eredua: klausula administratibo eta partikularren pleguan aipatzen dena.

-Kopiak non lortu: klausula administratibo eta partikularren plegua proposamenak aurkezteko tokian berean lor daiteke, baita Sericolor kopia-dendan ere (Urederra, 7, Lizarra), non proiektu teknikoaren kopiak ere eskuratzen ahalko baitira.

Metautenen, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian. Alkatea, Manuel Díaz Oyaga.

Iragarkiaren kodea: A0205399