65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Lehiaketa, Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuko kideentzako aretoa eraberritu eta handitzeko lanak adjudikatzeko

Gobernu Batzordeak pasa den apirilaren 24ko bilkuran hartu erabakiaren bidez, onetsi egin da Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuko kideentzako aretoa eraberritu eta handitzeko lanak adjudikatzeko lehiaketaren baldintzen plegua. Gehieneko zenbatekoa 1.408.277,10 eurokoa da (234.317.594 pezeta), BEZa barne.

Eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik hasita, bulego horietan dagoen baldintzen pleguari jarraikiz. Pleguaren kopia bertan jasotzen ahalko da.

Barañainen, bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0205397