65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Lehiaketa publikoa, udal erakinetako instalazio hauen mantentze eta zainketa lanak kontratatzeko: berogailua, haize hotza, industri lurruna, hotz industriala eta aire girotuaren instalazioak eta ponpaketarako instalazioak

Udalbatzaren 2002ko apirilaren 30eko erabakiaren bidez, aipatutako lanak prozedura irekiaren bidez eta tramitazio arruntarekin kontratatzeko lehiaketa onetsi zen. Bilkura berean onetsi zen baldintzen plegua interesatuen eskura dago Zerbitzu Kontratatuetan, Udaletxeko 3. solairuan.

Kontratuaren iraupena hiru urtekoa izanen da eta gehienez ere 2 aldiz luzatu ahalko da.

Kontratuaren aurrekontua, gehienez ere, urteko 36.000,00 eurokoa izanen da, BEZa barne.

Lizitatzaileek behin-behineko fidantza jarri beharko dute, hain zuzen ere, 2.160,00 eurokoa.

Proposamenak Tuterako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko orduetan, bederatzietatik eguerdiko ordu bat eta erdiak arte, 26 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko maiatzaren seian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0205319