65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

NAFARROAKO PARLAMENTUA. Nafarroako Parlamentuko egoitza berriko altzariak erosteko lehiaketa.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2002ko maiatzaren 7an eginiko bilkuran, erabaki zuen altzariak erosteko lehiaketarako dei egitea.

Kontratuaren xedea: Biltzarreko egoitza berrirako altzariak erosi eta horiek instalatzea.

Gehieneko prezioa: Milioi bat hamasei mila eta hirurehun euro (1.016.300), BEZa barne, hemezortzi zatietan banatuak:

Esleipena egiteko prozedura: Lehiaketa, irekia.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio baldintza partikularren orrian esaten direnak. Aurkeztutako agiriak jatorrizkoak izan beharko dute edota konpultsatuak bai notario bidez, bai administrazio bidez.

Proposamenak aurkezteko lekua eta epea: Erregistro Orokorrean, Arrieta kalean, 12-3. 2002ko uztailaren 2ko hamabiak arte.

Proposamenak irekitzea:

Teknikoak: 2002ko uztailaren 16an, 12:00etan, Arrieta kalean, 12-4. solairuan.

Ekonomikoak: 2002ko abuztuaren 8an, 12:00etan, Arrieta kalean, 12-4. solairuan.

Administrazio baldintzen orria eta baldintza teknikoak lizitatzaileen esku daude hala Parlamentuko Erregistro Orokorrean (Arrieta kalea, 12-4. solairuan) nola Nafarroako Parlamentuak duen web gunean (www.parlamento-navarra.es).

Informazioa: Telefonoa: 948 209 209. Faxa: 948 22 84 44, registro@parlamento-navarra.es.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamalauan.-Lehendakaria, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: A0205733