65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Lehiaketa publikoa, Tuterako Udalaren berdegune, parke, lorategi eta zuhaiztien mantentze eta zainketa lanak kontratatzeko

Udalbatzaren 2002ko apirilaren 30eko erabakiaren bidez, Tuterako Udalaren berdegune, parke, lorategi eta zuhaiztien mantentze eta zainketa lanak, prozedura irekiaren bidez eta tramitazio arruntarekin, kontratatzeko lehiaketa onetsi zen. Bilkura berean onetsi zen baldintzen plegua interesatuen eskura dago Zerbitzu Kontratatuetan, Udaletxeko 3. solairuan.

Kontratuaren iraupena lau urtekoa izanen da eta gehienez ere 2 aldiz luzatu ahalko da.

Kontratuaren aurrekontua, gehienez ere, urteko 422.000,00 eurokoa izanen da, BEZa barne.

Lizitatzaileek behin-behineko fidantza jarri beharko dute, hain zuzen ere, 33.760,00 eurokoa.

Proposamenak Tuterako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko orduetan, bederatzietatik eguerdiko ordu bat eta erdiak arte, 52 egun naturaleko epean, 2002ko maiatzaren 6tik hasita, egun horretan bidaliko baita lizitazio iragarkia Europako Komunitateko Aldizkari Ofizialera. Beraz, proposamenak aurkezteko azken eguna 2002ko ekainaren 27a izanen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko maiatzaren seian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0205318